Illarraundiko malkorra

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1064 m
Mendialdea Aralar
Kokapena ED50 30T X.593976, Y.4756072
WGS84 42.949622 N, -1.849286 E.
Beste izenak Iruyaundi
Abiapuntuak Astitz, Etxeberri, Goldaratz, Madotz.
Gertu Larrazpil mendia, LARRAZPIL trikuharria, LARRAZPIL mendebalde eremu tumularra, Pottarria tumulua, LARRAZPIL etxola hondoa, SOLMEARKO GAINA ekialde eremu tumularra, Goldaratz herria, Natividad eliza, EGILLOR trikuharria, OTAMUNUETA eremu tumularra, URTXABALETA trikuharria, ERREKETA eremu tumularra, LAMEAR trikuharria, URTXABALETA ALTO tumulua, OLLANDI tumulua, ALITZIA (Alitzea) zutarria, LARDAMINGO trikuharria, San Lorentzo eliza, PIAN trikuharria, Oderitz herria, PIAN tumulua, APEZTXOLETA zutarria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Illarraundiko malkorra
Illarrandi / Iruaundi tontorra mendebaldetik ©inaxio

Iruaundi bere tontor eta izen guztiekin batera Aralarren ekialdeko muturrean zutitzen da eta Irurtzungo haizpitarteko haitzetako baten arrimuan eusten dio bere buruari, Larraun ibaiaren gainera amildu gabe. Eta halaxe bukatzen dira Aralarko karst, larre eta basoak, izan ere horiek guztiak badira Iruaundiren soinean. Goien hiru tontor bereiz daitezke basoaren mendean: Larrazpil, Alitzako malkorra eta Illarrandi edo Iruaundiko malkorra (Euskaldunon Egunkariko Bidaide liburutik jasotako izenak). Larrazpilek buzoi zahar bat du, Illarrandik erpin geodesikoa eta buzoia eta Alitzako malkorrak berriz harri pila bat besterik ez. Illarrandi da ingurua pixka bat ikusteko aukera ematen duen bakarra, baso artetik doi-doi ateratzen den gandor harritsuari esker. Hiruren artean basoak estalitako eremu karstiko gorabeheratsua zabaltzen da, deskuidatuz gero ibiltaria erraz galduko duena. Igoera azkarrena eta errazena Goldaraztik abiatzen dena izango da seguraski.

Irudiak

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

Izen aldaketa: Iruaundi -> Illarraundiko malkorra

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Inguruetan ahoz jasotako lekukotzak oso desberdinak dira eta hasieran Ira- (‘garo’) ala Illar- (‘ginar’) ote dagoen ez dute argitzen. Dokumentazioak, ordea, Illarraundi eraren alde egiten duela dirudi eta hala hobestea erabaki da.
Los testimonios recogidos en los alrededores son muy diferentes y no aclaran si el comienzo del topónimo debe ser Ira- (‘helecho’) o Ilar- (‘brezo’). La documentación, en cambio, parece dar cierta ventaja a la forma Illarraundi por lo que se prioriza ésta."

Ibilbide dotorea Bidaiden

Euskaldunon Egunkariak argitaratutako Bidaide liburuan bada mendi honetarako proposamen dotore bat (42. ibilbidea, Xabier Arangurenen eskutik), Egiarretatik hasi eta Madotzetik paseaz igo, hiru tontorrak zapaldu eta Goldaratz aldera jaisten dena, Etxeberrin barrena abiapuntura itzultzeko. Ibilbide luze xamarra da (5/6 ordu) eta zaila, erraza baita bidea galtzea (gurutzatutako bideak, seinalizazio nahasia, ikuspegi murritza basoa dela-eta, karst gorabeheratsua goi aldean), baina paraje ederrak ikusi ez ezik (hiru tontor, lau herri, Erga eta Irurtzun aldeko haizpitartearen ikuspegia), hankak zaildu eta orientazioan trebatu nahi duenarentzat oso egokia iruditu zait.

Re: Ibilbide dotorea Bidaiden

Inaxio, eskertuko nizuke zuk egindako ibilbidearen zehaztasunak emango bazenizkigu.
Mila esker, eta ez adiorik.

Re: Re: Ibilbide dotorea Bidaiden

kontua da Bidaideren liburuan proposatzen den hori bera jarraitu nuela (Egiarreta - Madotz - Larrazpil - Goldaratz - Etxeberri - Egiarreta), eta horregatik ez nuen idatzi. nire ibilbideak gainera nahiko nahasiak izaten dira, bakarrik joaten naizenean batik bat, asko ibiltzen naiz bidez kanpo, hau edo bestearen bila, halako lekutik argazkia atera nahian, e.a. (mendi honetara joan nintzenean gogoan dut Galdosek bidalitako argazkian ageri den dolmen horren bila ibili nintzela atzera eta aurrera, baina ez nuen aurkitu). horregatik ez naiz gero gauza izaten egindako bidea esplikatzeko, ez dut gogoan izaten erreferentzia garbirik (geroztik GPSa erosi dut eta orain bai, jarriko ditut egindako ibilbideak txukun-txukun, weba berrizen amaitzen dudanean).

IRUANDI MENDIA (1064 m.)

Iruandi Mendia (1064 m.)

Nik mendi honetara igotzeko Goldaratz herriko deposituetatik ateratzen den pistatik abiatu nintzen. Bidea ederki asko markatua dago margo zuri eta gorriz (G.R.-20 - Iribasera jartzen du), aurrena pistan hasten da eta gero pagadien artean sartzen den bidexidor batetik jarraitzen du, baso eta mendi larreen artean.
Maldatxo batzuk igo ondoren zuhaitz arteko argigune batean dagoen lautadatxo txiki batean izanen gara mendiaren harrizko kaskoa ikusten dugularik pagoen artean.
Orduan bidexidorra utzi eta eskubitara (harri pilo bat dago seinale antzera) basoan barneratuko gara Iruandiren harrizko kaskoruntz ahal dugun ongien inguratuz eta igoz iadanik ez baitago inungo bide arrasto jakinik.
Igoera erreza eta azkarra da, eta tontorretik goza daitezken bistak oso ederrak: Ultzamako harana, Aralar, Andia, Iruñeako lautada...