Skip to main content

Larrazpil mendia

zuriain·k

2014/11/03 - 12:02

Larrazpilgo gailurra | ©zuriain (2008-06-24)
Altuera
1.069 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Etxeberri · Madotz · Goldaratz
Lurraldea

Azken neurketen arabera, Larrazpil gaina bere auzoko Illaraundi baino metro batzuk altuagoa izanik, aitzakia dugu gure zerrendan sartzeko. Ez da erraza Larrazpilgo benetako gailurra zehaztea: inguru honetan altuera beretsuko hainbat kota daude. Egun, txartelontzi bat dago kotarik altuenean (1069m), baina kartografiak puntu geodesiko bat dakar hego ekialdean, basotik kanpoko larreetan. Azkenik, beste kota bat dago txartelontziaren iparraldean, Iparraundi izenekoa (1063m)
Axola duena da Aralarko inguru eder batean gaudela, pagadi ederrez eta goroldioz estalitako karstez jantzita. Paisaia ederrez gain, hor izanen dugu Larrazpilgo trikuharri erraldoia, antzinako garaien lekuko.

Oso gertu (< 1.000 m)

LARRAZPIL trikuharria (347 m.) · LARRAZPIL mendebalde eremu tumularra (351 m.) · Illarraundiko malkorra mendia (450 m.) · Pottarria tumulua (685 m.) · LARRAZPIL etxola hondoa (720 m.) · SOLMEARKO GAINA ekialde eremu tumularra (747 m.) · Alitzako Malkorra mendia (957 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Etxeberri - Illarraundi - Larrazpil - Alitzeako Malkorra - Goldaratz Etxeberri 825 m inaxio

Komentariorik ez..

Komentariorik ez..

/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi

Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Near targets

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi