Montemotxa

zuriain-k sortua, 2019, urria 21 - 10:01
Garaiera 622 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.603079, Y.4724411
WGS84 42.663402 N, -1.743509 E.
Abiapuntuak Eneritz,
Gertu Santo Domingo ermita, Txaparro mendia, Magdalena eliza, Eunateko Santa Maria ermita, Santa Katalina ermita, San Kristobal ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Montemotxa
Montemotxa ©zuriain

Eneritzko harrateak Santa Barbara eta Txaparro mendietatatik bereizia, Montemotxa bizkar erakargarri bat bezala nabarmentzen da Izarbeibarreko herrien gainean.
Ez da erraza mendi hau igotzea, soroek ia erabat inguratzen dutelako, eta batez ere, gainaldea sasiek hartuta dagoelako. Hala ere, badago bidexka bat mendebaldeko lepotik abiatu eta gailurreraino eramanen gaituena arazo handirik gabe. Kontuz ibili beharko dugu harri pilak begien bistatik ez galtzeko, bestela borroka latza egin beharko dugu landaretzarekiko.
Gailurrean, bi metrotik gorako harrizko gurutze bat topatuko dugu, "Gloria a Dios, Rey eterno de los Siglos" mezuarekin, 1900 urtean jarrita. Paisaia norabide guztietan zabalik dago.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****