AgiletaEnviado por zuriain el 2019, Julio 23 - 13:42.
![]() Agiletako gailurra ©zuriain Urbasako goi-ordokia kilometro amaiezinez zabaltzen da, gora-behera handirik gabe. Gutxi dira beraz mendilerroa bere osotasunean ikustea ahelbidetzen duten gainak. Agileta mendia da talaia bakan horietakoa. Kanpinaren ekialdean dago, eta kanpotik mendi leun eta erraza irudi lezakeen arren, lapiaz deserosoz gotorturiko gaina dugu. Erliebe zail horrek zerikusia izan du seguruenik pagadi eder horiek gaur egun arte bizirautearekin. Kanpinetik di-da batean iritsiko ginenez, hobe dugu txangoa luzatu eta, hala, inguru hauek hobeki ezagutu. Kontuz hala ere, erran bezala bide askorik ez dagoelako eta erliebeak txangoa nahiko zail dezakeelako.
|
![]() |