Skip to main content

Aizkorri mendikateko gandorra ibilbidea

Xabiaram·k

2018/05/27 - 15:21

Abiapuntua
Arantzazu
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1000 m
Eskema
Arantzazu(700m)-Urbia(1100m)-Lekunberri(1350m)-Arbelaitz(1506m)-Iraule-Atxuri(1551m)-Aketegi-Illarrabeltxeko Gaina-Aizkorri(1523m)-Tontorraundi-Oltza(1100m)-Urdabiderdikoa-Urbia-Arantzazu(700m)
Luzera
18.00 km
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Arantzazu (700m)-Urbia(1100m)-Lekunberri(1350m)-Arbelaitz(1506m)-Iraule(1511m)-Atxuri(1551m)-Aketegi(1548m)-Illarrabeltxeko Gaina(1533m)-Aizkorri(1523m)-Tontorraundi(1484m)-Oltza (1100m)-Urdabiderdikoa(1100m)-Urbia(1100m)-Arantzazu(700m)

Egun osoko ibilaldi eder bat Euskal Herriko mendialde ederrenetako batean.

URBIA

Hasiera goizeko 9:30-etan Arantzazuko aparkalekuan, hemendik Urbiara igotzeko ohiko bidea hartzen da, bidea zabala da eta garbia dago, hala ere igoera polita da, ordu eta gutxiko ibilaldian Urbiako gainean gaude jada Elorrolako lepotik Fonda alderako bidean, 400 metroko desnibela gaindituta.

LEKUNBERRI

Hurrena Lekunberri tontorra alderako bidea hartu behar da, eta hau Urbiako erreka zeharkatu eta berehala egiten da, badago apur bat aurrerago jarraitu eta Lekunberri ekialdetik igotzeko, baina nik lehena jarraitu nuen. Senda nabaria dago bertan edo bestela erreskatoari jarraituz abiatu gaitezke, 200 metro inguruko desnibela duen igoera tarte bat da Aizkorritxo eta Lekunberri arteko lepora eta Meharreko Pasabidera ere badaraman bideskari jarraituz, zati oso polita hau ere. Ordu erdiko bidea Urbiatik.

ARBELAITZ

Hurrena Lekunberritik Arbelaitz tontorrera jarraitzea, hau Lugaitzeko lepotik egiten da, 150 metro inguruko desnibela, lehen zatia esandako Lugaitzeko zelaian zehar eta eta bigarrena Arbelaitzeko harkaiztegian barna. Zati aldapatsua baina izugarri gozagarria. Behin tontorrera iritsitakoan Urbiaren ikuspegi ezinhobea izango dugu. Ordu erdiko bidea Lekunberritik.

IRAULE-ATXURI

Arbelaitz tontorretik aurrera Aizkorri mendilerroraren gandorra egin daiteke, lehenik Iraule aldera joz, zati hau apur bat zaila da gandorraren ertzetik egiteko baina, badago apur bat jeitsi eta gero Iraulera igotzeko aukera ere. Irauleko tontorra zapaldu eta begi aurrean dugun Atxurira jarraitu behar da, lehenik jeitsiera txiki bat eta ondoren 100 metro inguruko desnibela duen aldapa gora bat Atxuri tontorrera, hauxe izango da eguneko punturik garaiena, 1551 metro. Zati hau eta hurrengoa ordubete batean lasai egin daitezke.

AKETEGI-ILLARRABELTXEKO GAINA

Zati honek ez du zailtasunik eta Atxuritik oso hurbil dauden bi tontor hauek, Aketegin erpin geodesiko handi bat ere badago. Nik puntu hau hatatu nuen eguerdi aldeko atsedenaldia egiteko, zerbait jan eta edateko.

Eguraldi onarekin toki zoragarria da, eta gainera eskertzen den haizeno freskoa egoten da gandorrean.

AIZKORRI-TONTORRAUNDI

Zati honek ere ez du desnibelik ia, lehenik apur bat jeitsi behar da eta ondoren zati lau samar batean hurbiltzen gara Aizkorriko tontorrera, bertan aterpea eta baseliza bat ere badaude. Euskal Herriko tontor preziatuenetako dela esango nuke nik. Apur bat jarritzen badugu Tontorraundira ere iristen gara, puntu honetan bide ugarik egiten dute topo elkarrekin, Oltzakoak, Sandratikoak eta Sancti Spiritus-koak. Ordu erdi bateko bidea.

OLTZA-URBIA

Ibilbidean honetan aipatutako bidegurutzean Oltzako bideska hartu behar da, jeitsiera maldatsua da basoan zehar, baina bideska nahikoa nabaritzen da eroso jarraitu ahal izateko. Behin Oltzako zelaira iritsitakoan Urbiara daramaten zehar bideetako bat hartu behar da, nik Urdabiderdikoa deiturikoa hartu nuen soilduena iruditu zitzaidalako, beste biak zuhaizpekoagoak dira (Bazterbidea eta Urdabidegoikoa).

Ordu eta erdi batean egin dugu Aizkorriko jeitsiera eta Oltza eta Urbiako fondaren arteko bidea.

ARANTZAZU

Azkenik fondan zerbait hartu ondoren, Urbiatik Arantzazura jeistea besterik ez zaigu gelditzen, hemen ere aukera ugari daude, nik oraingoan ohiko bide erabilienetik jeitsi beharrean, jende asko ibiltzen da bertan, ondoko bidea hartu nuen, errekaren mendebaldetik doana alegia, basoan zeharreko jeitsiera polita da, jende askorik gabea eta behealdean Erroitiko iturriaren parean bat egiten duena nagusiarekin.

GOMENDAGARRIA EGITERA AUSARTZEN DENARENTZAT!!

ONGI IBILI!

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi