ArgibelEnviado por zuriain el 2015, Agosto 13 - 14:00.
![]() Argibelgo maldak Bidartxoko lepoaren gainean ©zuriain Uren banalerroko mendikatearen erdialdean, adar oihantsu bat zabaltzen da iparralderantz, Ezpeloko erreka alde batetik eta Txarutakoa bestetik utziz. Sanmigelargain (1020m) mendian hasi eta Pagoaundi (1026m) gainean du punturik gorena. Labeaga (971m) gain lerdena atzean utzita, bizkarra zorroztu eta altuera galtzen du. 1987ko Nafarroako mendien katalogoak Argibel gaina jaso bazuen ere, ez da zonaldeko gainik altuena, eta metro eskas batzutara, bizkarrak gora jarraituko du. Pagadi sakonek orografia nahasi samar bat ezkutatzen dute, eta harria zuhaitz eta landareekin nahasiko da, gure bidea zailduz zenbait tokitan. Horregatik, ez da oso gomendagarria udan eta euria egin osteko egunetan joatea, blai eginik amaituko baitugu.
|
![]() |