Mariren koba

Mariren koba
Mariren koba ©Jose
UdalerriaDaturik ez

Gure mitologiako toki esanguratsuenetako bat da kobazulo hau, Mariren lau bizilekuetako bat baita. Toki paregabean dago kokatuta, Anbotoren hego-ekialdeko hormaren erdi parean, eta bidezidor kitzikagarri batek eramaten du bertara. Mariri zor zaion begirunez aurreraka sartu eta atzeraka irten beharra dago.

Bi aukera daude bertara iristeko. Azkenengo zatia bientzat berbera da. Errazena beharbada, Asuntzetik edo Zabalaunditik zehar Anbotora igo eta ondoren kobara jaistea da, atzera tontorrera itzultzeko. Bestea, Anboto Sakonan zehar igotzen goazela bidetik desbideratzea da.

Irudiak

****

****

****

****

****

***

****

****

***