Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Plentzia udalerri-burua (116 m.) · Agirreko Andra Mari ermita (450 m.) · Txipio auzoa (475 m.) · Agirre-Areantza-Guzurmendi auzoa (827 m.) ·
Kristo Santua
Jose·k bidalia 2012·ko Apirilaren 6·an - 12:29etan·an
Ermitatik gertu dagoen plaza batetan kokatutako panel batek honela dio:
“KRISTO SANTUA
Bi eraikinek plaza hau Plentziako Erdi Aroko gunetik kanpo kokatzen dabe; <em>antxinako ospilatea eta Kristo Santuaren Santutxo Ermitea</em>. Uribilduan, ospitale baten lehenengo aipamena San Pedroko Marinelen Kofradiaren ordenantzetan ageri da; aipamen hori 1524koa da. Harresietatik kanpo eregi zan, biztanleriatik bananduta, higiene-neurri modura. Ospitalearen aurrean <em>Botika etxea</em> dago, seguruenik ospitaleari laguntzea emoteko.
Kristo Santuaren ermiteak, <em>santutxoa</em> danez, leku horretan harresitutako eremura sartzeko sarrerea egon zala adierazoten dau. Eraikuntza erlijioso horreek bidegurutzeetan edo udalerri bakotxeko sarrera nagusien alboan eregiten ziran.
Uribildu guztien inguruan horreek babesteko <em>harresi</em> bat egoan, eta hori zan urigintza-elementurik garrantzitsuena. Izan be, bizitzeko modu bi mugatzen eta banatzen ebazan. <em>Lur laua</em> burgesiaren eta feudalismoren landa-leinu tradizionalen larkerien menpe egoan. <em>Burgesia</em> gizarte-klase barriak botere-kota handiak lortu ebazan merkataritzeari esker.
<em>Merkataritzea</em> eta lurraldearen kontrola izan ziren uribilduak sortzearen helburu nagusiak. Horregaitik, uribilduek euren artean ondo komunikauta egon behar eben. Horretarako, bide-sare konplejua egoan. Ermitearen alboan, <em>Mungia eta Bermeorako errege-bideak</em> hasten ziran. Bermeo Bizkaiko uriburua izan zan 1602ra arte. Mungia Plentzia baino hobeto komunkauta egoan Bizkaiko ganerako uribilduakaz. Handik Gernika, Durango eta Bilborako bideak urteten ziran. Udalerri horree ondo komunikauta egozan peninsulearen barrualdeagaz, eta hortik ardi-ulea eta ardaua ekarten zan.
Plentziak komunikazino ona behar eban Mungiagaz, Bizkai osora portuan pilotzen ziran merkantziak eroan ahal izateko, eta Europako eskaria estaltzeko ardaua eta ardi-ulea lortzeko.
Erdi Aroan, ohikoa zan <em>isasadarrak garraio-kanaltzat erabiltea</em>. Bizkaiko itsasadarrik garrantzitsuenen ibilguak aztertzen badoduz (Bilbokoa, Gernikakoa eta Plentziakoa), ikusiko dogu <em>guztietan uribilduak dagozala bai ahoan, bai barrualdean</em>: hemen, Plentzia eta Mungia; Bilboko itsasadarrean, Portugalete eta Bilbo; eta, Gernikakoan, Bermeo eta Gernika. Horrek adierazoten dau itsas eta merkataritza jarduerea handia izan zala.
Plentziarako, lehengairik garrantzitsuena <em>Bizkaiko burdina</em> ospetsua izan zan. Burdina hori oso ezaguna zan, oso garbia zalako eta erraz erauzten zalako. Kalkuluen arabera, sasoi hartako urteko burdina-ekoizpenaren %50 inguru plentziarrek eregitako edo gidatutako ontzietan garraiatu zan. Minerala Muskizen jasoten zan, porturaino ekarteko. Materiala ontzitik deskargatu ostean, gabarrek itsasadarrean gora egiten eben, Butroiko Jaunen jaubetzakoak ziran burdinoletaraino. Hor, burdinazko hainbat tresna egiten ziran, artisau-eran; erremintak, armak... Produktu barri horrek barriro be itsasadarrean behera garraiatzen ziran Plentziaraino, eta, hortik, Europa osora saltzen ziran."