500 metroko aldeaz bananduta dauden bi gainek osatzen dute mendi honen gailurra, gora-behera handirik gabe, eta bietan dago jarria erpin geodesikoa, nahiz eta ekialdekoa metro batzuk garaiagoa izan. Ekialdeko gain zabalean, erpin geodesikoaz gain, bada ermita eta aterpe txukuna gordetzen dituen eraikin bat, otordutarako mahai ugariz inguratua. Mendebaldeko gainean lurrean sakondutako aterpe zatar bat dago, ehizarako egokitutako lubaki baten aldamenean. Pista zabal bat heltzen da gain alderaino eta kotxe arruntek erabiltzeko modukoa da. Oinez igotzeko ere pista hori bera baliatzea da errazena, bidez kanpo sastraka baita nagusi gehienean.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Cristobal eraikina (47 m.) · ESKINTZA zutarria (70 m.) · Corral de Sánchez zutarria (604 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
San Cristobal eraikina (47 m.) · ESKINTZA zutarria (70 m.) · Corral de Sánchez zutarria (604 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
BUZON MONTE ESKINTZA
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Urtarrilaren 11·an - 21:30etan·an
Kaixo, soy una de las personas que colocó el buzón. El autor material del mismo es el artista peraltés Vicente Busto. Trata de reflejar la ermita que se ve desde lo alto y corresponde al antiguo poblado de Anitz que se halla en las cercanías del pueblo de Zirauki. Cuando querais os invito a disfrutarlo.
Ibilbide errexa
mou·k bidalia 2007·ko Otsailaren 13·an - 10:21etan·an
Lorka herritik abiatzen den pista hartu eta ordu batean puntu geodesiko batean zaude, berau Eskintza mendia da. Bidetik jarraitu ezkero eta urrutian San Cipriano baselizarekin topatuko zera ( bi leku hauek batzuetan nahastuta daude zenbait liburutan). Bueltan Maurien menditik pasa zaitezke, berau erreza da topatzea, guda zibilean hildakoen oroimenez gurutze handi bat duelako.