Bertan dagoen kartel batek honela dio:
"Orbaitzetako Munizio Errege Fabrika penintsulako XVIII. mendearen bigarren erdialdeko industria arkitekturaren adibide onenetako bat da. Karlos III.ak eraikiarazi zuen 1784an. Hain zuzen, Eugiko Munizio Errege Fabrika ordezkatu behar zuen koroak, bertako baliabideak urri izaten hasirik, ekoizpena nabarmen murriztu baitzen.
Arroila batean kokatu zen fabrika, Mendilatz eta Arlekia mendien artea, ola zahar baten hondakinen gainean. Bazter hori egokiena iruditu zitzaien, jardueran aritzeko aberastasun aparta baitzuen: egurra, burdin meatzeak eta ur-ibilbideak.
Orbaitzetan burdinurtuzko bonbak, granadak, eta hainbat kalibretako munizioak fabrikatu ziren. Funtzionatzen aritu zen azken hamarraldietan burdin-lingoteak egin ziren baliabiderik ez baitzen. Jarraian, lingote horiek Oviedoko eta Trubiako arma fabriketan galdatzen ziren berriz.
Hiru mailatan egituratu zen fabrika, luzetarako proiekzioko lau lerro paralelotan antolatua. Goiko plataforman egoitzen gunea zegoen: eliza, jauregia eta langileen etxebizitzak. Halaber, ostatu bat eta kaserna txiki bat zituen, artilleroen destakamenduaren egoitza, hain zuzen. Meen biltegiak bigarren mailan kokatu ziren, han minerala gordetzeko. Azkenik, hirugarren mailan berezko industria jarduerak egiten ziren. Han, labeak, haize-makinak, sutegiak, moldeak egiteko lantegiak, aroztegia, sarrailak egiteko lantegia, etab zeuden.
Orbaitzetako fabrika funtzionatzeko moduan egon zen aldizka, 1884an betiko itxi arteraino. 1794an, Konbentzio Gerran, frantsesek su eman zioten. Geroago, Napoleonen armadak suntsitu zuen Independentzia Gerran, 1808an. Halaber, lehen Karlistaldiaren ondorioak eta ustekabeko bi sute, 1869an eta 1871n, pairatu zituen.2007an Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten."
Oso gertu (< 1.000 m)
Inmaculada eliza (59 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Garbiketa eta berriztatze lanak
Jose·k bidalia 2010·ko Abuztuaren 22·an - 10:16etan·an
Lehenengo argazkiak 2007koak dira. Hurrengoak 2010ekoak. Ikus daitekeenez, garbiketa eta berriztatze lanetan dihardute.