Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Ibilbide hau berez nahiko luzea denez, komeni zaigu alferrik ez ibiltzea, eta gure indar guztiak mendietan ematea. Horregatik, Ibañetako mendatean bertan mendebalderantz hasten den errepidexka hartuko dugu. Errepide hau Aldudeko Meharroztegiko lepotik igarotzen da, Baigorrira jaitsi aitzin.
Lindus pareko parkinean autoa utzi eta txangoari ekinen diogu. Nahiko erraza da: mendi eta lepoen bizkarretik joanen gara, bi estatuen arteko txarrantxa gidari. Axixtoi eta Xapelarriko kaskoa dira bidean aurkituko ditugun lehen gainak, bizkar luze eta apalak biak. Laurinaga izanen da garrantzizko lehen mendia. Pagadia leporaino bertaraino iristen da mendi honen aurreko lepoan. Gailurrean txartelontzi ttiki bat aurkituko dugu, mendikate luze honetako bakarra.
Aurrera jarraituko dugu, iparralderantz beti. Bidea luzatu eta luzatu egiten da, Izoztegiko maldetan gora eginen dugu. Orain Mehatze eta Argarai mendiak izanen ditugu ikusgai. Kate osoa monumentu megalitiko ugariz josita dago, baina hemen daude egora hoberenean daudenak. Mehatzeko malda hasi gabe, txarrantxaren eskuinaldean bi harrespil eta tumulu bat ikusiko ditugu. Ezkerraldean harrespil txiki bat dago.
Mehatzeko malda gogor baina laburrari ekinik, erpin geodesikora iritsiko gara. Ikuspegia aparta da. Orain lepora jaitsi eta Argaraiko malda gogorrari ekinen diogu. Hau gaindituta, gainalde luze harritsuan izanen gara, altuera beretsuko hainbat harriz zipriztinduta. Badirudi gailurra gainalde horren erdialdean dagoena, harri pila batek hala markatzen du eta.
Itzultzeko, distantzia handia denez, saiatuko gara gora-beherak saihesten. Gain gehienak -ikus mapa- mendebaldetik ingura daitezke bide egokietan barrena gehienetan. Batzuetan, marka gorrixkak ikusiko ditugu lagunduko digutenak.
Kontuz ibiliko gara, zonalde honetan lainoak nahiko ohikoak baitira. Halakoetan, txarrantxa gidari izanen gaitu, gps edo bruxula ezean.
On egin!
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Laurinaga-Mehatze-Argarai.gpx | 196.32 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig