Skip to main content

Otsameaka mendia

zuriain·k

2010/03/09 - 08:54

Otsameaka | ©zuriain (20100306)
Altuera
814 m
Beste izenak
Mendduin
Zerrenda
Abiapuntuak
Erratzu · Otsondoko mendatea · Izpegiko mendatea
Lurraldea

Gorramendi eta Iparlako mendilerro ezagunen artean mendikate apalago batek uztarri lana egiten du, bi erraldoi horiek elkartuz eta Urritzateko bailara estua Nafarroa Garaitik isolatuz.
Nafarroa Garaiarenak izanik, geografikoki Urritzate eta Aritzarkungo bailarak Nafarroa Beherera daude zabalik eta orain gutxi arte komunikazioak oso zailak ziren Baztango lurrekin. Orain, Otsondoko mendatean hasten den errepidexka batek lotzen ditu hango baserri urriak hegoaldeko bailarekin. Isolamenduak, ordea, alde onak izan ditu: bi natura erreserbak aurki ditzakegu inguruotan, bata Alkaxurin eta bestea Itsusiko Harrietan.
Mendikate apala izanik, hainbat gain atsegin daude mendizalearen eskura: Ihintzpide, Otsameaka (Mendduin), Agotarri, Elorrixuri, Gartzabal... Batzuk pagadiak harturik daude, baina gain gehienek paisaia zabalak eskaintzen dituzte. Ehiza sasoitik kanpo, inguru bakarti eta eder bat txangolariarentzat.
Izenari dagokionez, Otsameaka otso eta mehaka (harrate estua) hitzetatik datorrela diosku Mikel Belaskok bere hiztegi ederrean.

Oso gertu (< 1.000 m)

AGOTARRI harrespila (106 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

AGOTARRI harrespila (106 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi