Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Hostoak lantza-itxurakoak dira, linealak edo estuak, oinaldean falka itxurakoak eta txortenean apurka estutuak, eta ertzetan hortz bakanak dituzte edo ia osoak dira; kaliza gehienetan zurixka, eta ile adpresoak ditu; landareak ez du zilar-distirarik.
Zurtoinek, adabegietan behintzat, zurda-antzeko ile zurrunak dituzte, 1-3 mm-koak; landare freskoetan adabegiak handituta daude, eta landare iharretan mehartuta egon ohi dira; hosto akuminatuak (12)
Zurtoinek ez dute zurda-antzeko ilerik; begiak ez daude ez handituta ez mehartuta; hostoak ez dira akuminatuak (13,14)
Hostoak lantza-itxurakoak dira, linealak edo estuak, oinaldean falka-itxurakoak eta txortenean apurka estutuak, eta ertzetan hortz bakanak dituzte edo ia osoak dira; kaliza gehienetan zurixka da, eta ile adpresoak ditu; landareak ez du zilar-distirarik (13)
Hosto zabalak, lantza- edo arrautza-itxurakoak, oinaldea biribila dute, edo zati labur batean falka-itxurakoa, hortz ± berdintsuak; kalizak berdexkak dira, eta zeta-antzeko ile ± zutituak dituzte; hostoek eta kalizek zilar-distira dute (14)