Skip to main content

Cirsium palustre

inaxio·k

2008/08/18 - 23:12

Loreak
©inaxio (20080511)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
50 cm ↔ 200 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Cirsium

Zurtoinak hegalak ditu puntaraino; hosto pinatifidoak, bigunak, 4-9 mm-ko arantza meheekin; braktea likatsu eta itsaskorrak; kapituluak mordoka egoten dira eta kandu laburra dute.

Ingurunea
Ihitokiak, zingirak, sakonune zohikaztsuak, baso hostotsuetako lokaztiak.
Garaiera
- ↔ 1500 m
Banaketa orokorra
Eurosiberiarra

Hostoek gainaldean arantzak dituzte (73)

Hostoek gainaldean ez dute arantzarik

Zurtoinaren behealdeko hostoak edo denak dekurrenteak dira; zurtoinak hegalak ditu, behealdean behintzat (74)

Zurtoineko hostoak ez dira dekurrenteak edo landarea zurtoingabea da; zurtoinak ez du hegalik (75)

Hostoak osoak dira edo pixka bat gingilduak; hostoen arantzak ertzetan etzanda daude eta meheak dira, doi-doi ziztagarriak, 10 mm baino laburragoak (80)

Hostoak, oro har, gingildunak edo pinatifidoak dira; hostoen arantzak 4-15 mm luze dira, ertzetan tente daude eta zorrotzak edo bigunak izan daitezke (81,82)

Zurtoinak hegalak ditu puntaraino; hosto pinatifidoak, bigunak, 4-9 mm-ko arantza meheekin; braktea likatsu eta itsaskorrak; kapituluak mordoka egoten dira eta kandu laburra dute (81)

Zurtoinak ez du hegalik punta aldean; hostoak gingildunak dira, inoiz pinatifidoak, gogorrak, eta 8-15 mm-ko arantza horiak dituzte, sendo eta zorrotzak; brakteak ez dira likatsuak; kapituluak banaka egoten dira adar-puntetan, edo multzoka badaude kandu luzea dute (82)

Ugaritasuna
Haran atlantikoak, Pirinioak, iparraldeko eta tarteko mendiak: U

Argazki berria erantsi