Skip to main content

Erica vagans

inaxio·k

2008/08/18 - 22:35

Loreak
©inaxio (20080809)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Izen arrunta (z)
eu: txilar burusoila.
Tamaina
20 cm ↔ 80 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Erica

Anterak korolatik kanpora ageri dira, eta oinaldean ez dute luzakinik; lore arrosak; hostoak bertiziloetan daude 4-5naka.

Ingurunea
Soiluneak eta basoen ordezko komunitateak, hainbat baso-motatan; nagusi izan daiteke lur karbonatatuen gaineko sastrakadi baxuetan.
Garaiera
- ↔ 1300 m
Banaketa orokorra
Atlantikoa

Hosto eta kalizek zilio luzeak dituzte (21,22)

Hosto eta kalizek ez dute zilio luzerik (24,25)

Obulutegi iletsuak; anterak 1,2-2 mm luze dira; korolak, 5-10 mm-koak, arrosak edo gorrixkak (23)

Obulutegi ilegabeak; 1,2 mm-tik beherako anterak; beste era bateko korolak

Lore arrosak edo moreak; zuhaixka, normalean 1 m-tik beherakoa

Lore zuriak, zuri-arrosak edo berdexkak; zuhaixka, 1 m garai gutxienez

Anterak korolatik kanpora ageri dira, eta oinaldean ez dute luzakinik; lore arrosak; hostoak bertiziloetan daude 4-5naka (24)

Anterak korola barruan daude, eta badituzte luzakinak oinaldean; lore moreak; hostoak bertiziloetan daude 3naka (25)

Ugaritasuna
Haran atlantikoak, arroak eta lurraldeko mendiak: AA; Ebro Harana: B

Argazki berria erantsi