Skip to main content

Ponsoroa-Pausaran Josepita lepotik ibilbidea

zuriain·k

2008/08/08 - 17:57

Abiapuntua
Josepita lepoa
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Pausaran eta Jaun Done Jakue mendien artean Josepita lepoa zabaltzen da. Haraino heltzeko Imizkotz edo Gorraiz herritatik abia gaitezke. Arazo bakarra, herrixka horietara ez dela errepiderik iristen, pistak baizik. Imizkotzekoa, gainera, oso egoera txarrean dago. Hobe, agian, errepide nagusitik abiatzea. Josepita lepoan, hegoaldera joko dugu, Ponsoroako harkaitzetara zuzenean abiatzen den pista zabal batean barrena. Berehala, baina, ezkerrean ateratzen den beste pista belartsuago batera sartuko gara (harri pila) Pista hau sastrakaz betetzen hasia da, baina berehala (harri pilak) utziko dugu, eskuinaldean hasten den bidexka batean gora egiteko. Pinuen artean sigi-saga, etengabe igotzen joanen gara. Bidea estua da, baina ez da inoiz ixten. Azkenean, Elke eta Ponsoroaren arteko lepora iritsiko gara. Bertan, marka zuri-berdeak jarraituko ditugu malda gogorrean gora. Berehala eskuak erabili beharko ditugu eskalada erraz baina zirragarrari batean. Gainaldean, markak kairn handi baten ondoan amaitzen dira, baina hori ez da gailurra. Ezpel eta pago bakanen artean bilatu beharko dugu bidea, berrrogeo bat metro ipar-mendebalderago dagoen benetako gailurreraino. Bertan, TX. Nanki klubaren buzoi klasiko bat dago. Bistak oso mugatuak dira, Elkeko gailurra bakarrik ikusiko baitugu gure aurrean.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi