Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Urteroko landarea; zurtoinek (0)2-6 hosto dituzte, oinaldekoak baino txikiagoak; oinaldeko errosetak loraldian iraun egiten du; 4(6) lorezil; fruituak zurtoinaren kontra jarrita daude gehienetan, eta denek, behekoek ere bai, loreak gainditzen dituzte.
Hosto konposatuak; lantza-itxurako hostoxkak, luze-luzeak, 5-15(18) cm-koak; fruitu luze eta zabalak, 40-80 x 2,5-4 mm-koak; 6,5-9 mm-ko sepaloak; errizomak ezkata-itxurako hosto asko ditu (81,82)
Hosto osoak edo konposatuak; hostoxkak txikiagoak dira, edo, handiak badira, muturrean dagoena ia biribila da; fruitu laburragoak eta estuak, 8-40 x 0,2-2 mm-koak; errizomarik ez, edo ezkata-itxurako hostorik gabeko errizoma (83,84)
Zurtoineko hostoek txortenaren oinaldean 2 belarritxo besarkatzaile dituzte (83,84)
Zurtoineko hostoek oinaldean ez dute belarritxorik (85)
Hosto osoak, inoizka gingildunak 1-4 gingil motzekin; 2-2,2 mm-ko sepaloak (85)
Hostoak, zurtoinekoak behintzat, pinatisektuak dira; 1,5-6,2 mm-ko sepaloak (86)
Petaloak 2-4 mm luze dira, sepaloak baino luzexeagoak, eta batzuetan ez dago petalorik; urteroko edo bi urtez behingo landareak, zenbaitetan bizikorrak (86)
Petaloak 5-17 mm luze dira, sepaloak halako 2-3; landare bizikorrak, errizomadunak
Urteroko landarea; zurtoinek (0)2-6 hosto dituzte, oinaldekoak baino txikiagoak; oinaldeko errosetak loraldian iraun egiten du; 4(6) lorezil; fruituak zurtoinaren kontra jarrita daude gehienetan, eta denek, behekoek ere bai, loreak gainditzen dituzte (86)
Landare bizikorra edo bi urtez behingoa; zurtoinek (4)6-10(15) hosto dituzte, goikoak nabarmen handiagoak behekoak baino; oinaldeko erroseta loraldian zimelduta egon ohi da; 6 lorezil; fruitu tente/zutituak; beheko fruituek ez dituzte loreak gainditzen edo ozta-ozta gainditzen dituzte (87)