Skip to main content

Teucrium scorodonia

inaxio·k

2006/06/18 - 12:36

Teucrium scorodonia, Aralar, Uztailean
©inaxio (20160717)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
30 cm ↔ 70 cm
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Teucrium

Kalizak ezpain bi ditu eta goiko hortza besteak baino askoz handiagoa du; korola zuri-horixka; hostoek txorten luzea dute, orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo moztua dute eta gehienetan nerbio-sarea dute.

Ingurunea
Baso hostogalkorren ertzak eta soiluneak, ezpondak eta laugune belartsuak, batik bat lur azidoetan.
Garaiera
- ↔ 1500 m
Eskualdeak
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U (A).

Hosto bipinatisektuak; kalizak beti ere konkorra dauka oinaldean; urteroko landareak (80)

Hostoak osoak dira, edo hortzak dituzte, edo gingil motzak dituzte; kalizak batzuetan konkorra dauka oinaldean; landare bizikorrak (81,84,89)

Lore-elkarteak buru-itxurakoak dira, luze baino zabalagoak (82,84)

Lore-elkarteak ez dira buru-itxurakoak, zabal baino nabarmen luzeagoak dira (88)

Hosto osoak; adar zuri ilupadunak; korola urdinxka; zuhaixka txikia, gehienetan 70 cm-tik gorakoa (86)

Hosto horztunak, edo oxkardunak sartune ± sakonekin; adarrak ez dira zuri-ilupadunak; korola zuri-horixkak, gorrixkak edo purpura-kolorekoak; landare belarkarak, edo oinaldean bakarrik zurkarak, gehienez 70 cm garai (88,89)

Kalizak ezpain bi ditu eta goiko hortza besteak baino askoz handiagoa du; korola zuri-horixka; hostoek txorten luzea dute, orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo moztua dute eta gehienetan nerbio-sarea dute (87)

Kaliza ez da ezpain bikoa eta 5 hortzak berdintsuak ditu; korola gorrixka edo purpura; hostoak eseriak edo txorten laburrekoak dira, orriaren oinaldea falka-itxurakoa dute, eta ez dute nerbio-sarerik (88,89)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U(A)

Argazki berria erantsi