Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.
Lantza-itxurako hosto estuak, osoak, eseriak (behekoak izan ezik); erdiko nerbioa bakarrik ikusten zaie ondo (40)
Hosto obatuak, edo luzangak, edo zabalak eta lantza-itxurakoak, txortendunak (goikoak izan ezik); nerbio sekundarioak ondo ikusten zaizkie (41,43)
Korolak 20-30 mm luze dira; goiko hostoak lore-elkartea baino askoz beherago daude; beheko hostoak moztuak edo alabarda-itxurakoak dira (41)
Korolak 17 mm baino laburragoak dira; goiko hostoak lore-elkartearen azpi-azpian daude; behekoak oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak dira (42,43)
Korola zuriak edo horixkak, 15-17 mm-koak; goiko hostoak gingildunak edo pinatipartituak dira; kalizaren beheko ezpainak lerro-itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ile zuri asko dituzte (42)
Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantzaitxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte (43)