Skip to main content

Campanula marianii

inaxio·k

2006/01/14 - 00:19

Landarea | ©inaxio (2006-01-14)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 10 cm
Taxonomia
Campanula

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

Ingurunea
Kare-haitzetako pitzadurak eta erlaitzak, eta gandor haizetsuak.
Garaiera
850 m ↔ 1400 m
Eskualdeak
Tarteko eta hegoaldeko mendiak. Endemismo iberiarra, eremuaren erdigunea liburu honen lurraldean dago.

Korola oso txikia, gehienez 5 mm luze, kaliza baino laburragoa edo luzexeagoa; urteroko landareak (43,44)

Korola 10 mm luze da gutxienez, kaliza baino nabarmen luzeagoa; landareak urterokoak, bi urtez behingoak edo bizikorrak dira (45)

Kalizak luzakin hostokara erreflexuak ditu gingilekin tartekaturik; landare ilezurruna; piramide-itxurako lore-elkarte trinkoa (45)

Kalizak ez du luzakinik gingilen artean; landare ilezurrunak edo bestelakoak; lore-elkartea ez da piramide trinkoa (47,48)

Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita alboglomeruluetan ere (46)

Lore pedizelodunak, banaka, edo lukuetan edo panikuletan (47)

Zurtoinaren erdialdeko hostoak, edo goikoak behintzat, obalak edo lantza-itxurakoak dira, 15 mm baino zabalagoak; kalizaren hortzak triangeluar/lantzeolatuak dira (48)

Zurtoinaren erdialdeko eta goialdeko hostoak 10 mm baino estuagoak dira, linealak edo luzanga/lantzeolatuak edo tartekoak; kalizaren hortzak zurda-antzekoak dira, lineal/lantzeolatuak, edo estuak eta triangeluar/lantzeolatuak (49)

Korola 3-4 cm luze da, eta ia luze bezain zabala; kalizaren gingilak triangeluar/lantzeolatuak dira, 2-3 mm zabal; hosto estuak, oblantzeolatuak, larrukarak (49)

Korola txikiagoa, zabal baino nabarmen luzeagoa; kalizaren lakainak zurda-antzekoak edo lineal/lantzeolatuak dira, 2 mm baino estuagoak; hostoek forma aldakorra dute, eta bigunak dira edo pixka bat larrukarak (50,51)

Korolaren erdia edo herena zatiturik dago; kapsula punta aldean dituen zuloetatik irekitzen da; beheko hostoak luzangak dira, eseriak edo oinaldean pixkanaka estutuak; urteroko edo bi urtez behingo landareak, tenteak (51,52)

Korolaren 1/5-1/3 zatiturik dago; kapsula oinaldean dituen zuloetatik irekitzen da; beheko hostoak (batzuetan loraldian falta dira) arrautzaitxurakoak edo ia biribilak dira, oinaldean moztuak edo bihotz-itxurakoak, txortendunak; landare bizikorrak, tenteak edo goranzkoak (53,54)

Lore-begi makurrak (53)

Lore-begi tenteak (58)

Lore-elkarte loreanitza, gehienetan oso laxoa eta adartsua; korolak (10)12-20(30) mm luze dira; loredun zurtoinak nahiko luzeak dira, 20-60 cm-koak; obulutegiak normalean ez du papilarik; kapsula biguna, mintzezkoa (56)

Lore-elkartea loreanitza edo lore gutxikoa da, baina ez adartsua; korolak 8-15 mm luze dira; loredun zurtoinak laburragoak dira, gehienetan 30 cm-tik beherakoak; obulutegi papiladuna edo papilagabea; kapsula gogorra, zurkara (58)

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3,5(4) mm-tik beherakoak (57)

Landareak ez du soropil trinkoa eratzen; batzuetan ez dago oinaldeko hostorik loraldian; loredun zurtoinak 10 cm-tik gorakoak izan ohi dira; kalizaren gingilak 4 mm baino luzeagoak dira

Ugaritasuna
Tarteko eta hegoaldeko mendiak: B

Argazki berria erantsi