Leurtzako urtegitik abiatuta oso igoera erraza dauka Soratxipi mendiak. Urtegiko aparkalekutik irtengo gara. Bidea mozten duen katearen ondoan PR bat hasten da (Bonozorrotz jartzen du), baina guk pista jarraituko dugu urtegia inguratuz. 15 minutu eta gero pista bidegurutze batera helduko da. Goratz dihoan pista hartuko dugu. Bidea patxadaz egiten da, ez dago malda handirik. Azkenik, pista Uztakorta lepora eramango gaitu (899m, 45 minutu). Hemen eskubirantz joko dugu eta 10-15 minuturen ostean mendi tontorrera helduko gera. Azkenengo malda gogorra da baina oso motza. Bide beretik bueltatu beharrean aurrera jarraituko dugu Bonozorrotz mendirantz. Soratxipi eta Bonozorrotz mendien arteko lepoan PRa aurkituko dugu marka horitxuriez josita. Hemendik behera joango gara enta 35 minututan lasai lasai aparkalekuan izango gara berriro.
Familiakin egiteko txango aparta da hau, menditik jeitsi eta gero urtegiko aisialdelekuan geratu bait gaitezke egun pasa.
MENDIA: Soratxipi, 1069m.
ABIAPUNTUA: Leurtzako Urtegia
DESNIBELA: 400m.
DENBORA: Igoera: Ordu bat.
Jeitsiera: 40 minutu.
ZAILTASUNA: Ez dago zailtasunik.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig