Uren banalerro nagusiari lotutako mendia, pagadi eta larrez osatutako paisaiaren erdian. Tontorra Bonozorrotz izeneko beste tontor bateraino luzatzen bizkar luze batean dago eta eragozpenik gabe ibili daiteke gain aldean, larre eremu leunetan barrena. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko dituzue.
Bizkar luze honen Ekialdean Leurtzako urtegiak daude, pagadiak menderatutako bailara baten erdian. Oso leku ezaguna da hau aisigune bezala prestatuta dagoelako, sutoki, mahai, iturri eta abarrekin. Asfaltatutako errepide bat heltzen da bertara, Urrotzetik datorrena, eta eguraldi hona baldin bada jende asko gerturatzen da bertara. Informazio bulego bat bada bertan, hango ibilbide aukeren berri ematen duena. Bera da Soratxipira jotzeko abiapuntu egokiena: egoki markatutako PR bide bat bada mendiaren bizkarrera igotzen dena, aipatutako bi tontorren arteko lepora. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Aizarbil gertu gelditzen da.
Oso gertu (< 1.000 m)
LEURZA zutarria (933 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Soratxipi Beintza-Labaiendik | Beintza-Labaien | 890 m | ietxaburu |
Leurtzako urtegia .. Soratxipi | Leurtzako urtegia | Oskar_Garcia |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig