Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Estiloak bat eginda edo elkarri ± itsatsita daude zutabe batean –kapsula helduan aske egon daitezke–; sepalo erreflexu eta erorkorrak (18,19)
Estilo askeak; sepaloek jarrera desberdinak izan ditzakete, eta erorkorrak edo iraunkorrak izan daitezke (29a)
Landareak ez du arantzarik baina baditu eztenen batzuk, meheak eta zuzenak; sepaloak osoak dira, edo noizbehinka kanpokoek 1-2 albo-gingil dute; fruituen pedizeloak ± erreflexuak dira; hostoxka ilegabeak (20)
Landareak eztenak ditu, denak berdinak edo ez; sepalo osoak edo gingildunak; fruituen pedizeloak tenteak edo tente/zutituak dira; hostoxka ilegabeak edo ilaundunak (21,28)
Ezten desberdinak eta ugariak (4-10 edo gehiago cm-ko), zuzenak edo okertxoak, sarritan azikulekin eta txortendun guruinekin nahasturik; sepalo osoak edo alboetan gingil laburrak dituztenak, tenteak edo zutituak, eta antesiaren ondoren iraunkorrak (21)
Eztenak berdinak edo desberdinak izan daitezke, baina ez dira hain ugariak, sarritan okerrak dira, eta normalean ez daude azikulekin nahasirik; sepalo osoak edo gingildunak, hainbat jarreratan, iraunkorrak edo erorkorrak (28)
Hostoxkek hortz bakunak dituzte –denak berdinak, edo handiak eta txikiak txandakaturik–, azpialdean ez dute guruinik edo erdiko nerbioan bakan batzuk dituzte; estipulek ez dute guruinik azpialdean (21a)
Hostoxkek hortz konposatuak dituzte eta azpialdean guruinak dituzte; estipulek azpialdean guruin asko dute (21b)