Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Estilo makurrak, obulutegia baino laburragoak; antera ia biribilak; hostoetako batzuk urpean daude eta lerro-itxurakoak dira, besteak uretatik kanpo daude eta gehienez 4,5 cm zabal dira, akumen gabekoak; petaloak gehienez 3,5 mm luze dira
Estilo ± tenteak, obulutegia bezain luzeak gutxienez; antera eliptikoak; hostoak normalean uretatik kanpo daude, badute txortena, eta goikoak behintzat akuminatuak dira; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (12,13)
Hosto obatuak edo eliptiko/obatuak, oinaldean moztuak edo ia bihotzitxurakoak; lorexakiak estiloaren mutur aldea hartzen du; akenioen alboak gogorrak eta opakuak dira (12)
Hostoak lantza-itxurakoak edo eliptikoak dira, oinaldean falka-itxurakoak; lorexakiak estiloaren herena-erdia hartzen du; akenioen alboak bigunak eta zeharrargiak dira (13)