Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Landarea mulua edo zuhaixka txikia da, eta adar tenteak ditu; hostoak zurtoinetan sakabanaturik daude eta txorten labur-laburrean pixkanaka estutzen dira; kapitulu ia eseriak (1)
Belarra, edo mulu txiki herrestaria; hostoak oinaldeko errosetetan daude, eta txorten luzean pixkanaka estutzen dira; loredun zurtoinek ez dute hostorik edo braktea-itxurako hostotxoak dituzte; kapitulu kandudunak (2,3,4)
Hostoek 1-3 x 0,1-0,8 cm dituzte; mulu zurkara; zurtoin herrestariak; lore-kanduak 1-10 cm luze dira (2,3)
Hostoek 2-12 x (0,5)1-4 cm dituzte; landarea belarra da edo zur apur bat dauka, soropildua, edo herrestadar oso laburrak dituena; lore-kanduak 10-30 cm luze dira (4,6)
Hosto-orria obobatua edo erdizirkularra da, 3-8 mm zabal, puntabiribila edo puntan hiru hortz dituena, eta 1-3 nerbio ditu; kanduak 2 cm baino luzeagoak dira (2)
Hosto-orria lantzeolatua edo oblantzeolatua da, zorrotza, 1-3(4) mm zabal, nerbio bakarrekoa; kanduak 2 cm baino laburragoak dira (3)