Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Goiko hostoek, brakteek eta kalizek zelula anitzeko ile luzeak dituzte, puntan guruin bana dutenak (69,70)
Hostoek, brakteek eta kalizek ez dute horrelako ilerik, baina batzuetan badituzte guruindun ile laburrak edo guruin gabeko ileak
Erdiko eta goiko hostoak luzanga/lantzeolatuak dira, oinaldean falkaitxurakoak, euren zabalera halako 2 baino luzeagoak (hortzak kontuan hartu gabe); hortzak oso bakanak dira eta euren arteko sartuneak hiru aldekoak dira (72)
Hosto obatuak edo eliptiko zabalak, euren zabalera halako 2 baino laburragoak; hortzak sarriagoak dira eta euren arteko sartuneak alde bikoak dira
Korolak (8)10-15 mm luze dira, eta beheko ezpaina goikoa baino nabarmen luzeagoa dute, aurrerantz luzatuta; goiko hostoek eta brakteek hortz oso zorrotzak edo bizardunak dituzte (73)
Korolak 4-9 mm luze dira, eta beheko ezpaina goikoa baino luzexeagoa dute, beherantz okertuxea; hostoek eta brakteek forma aldakorreko hortzak dituzte (74)