Skip to main content

Sedum sediforme

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Sedum sediforme Iltzarbe herriaren inguruetan | ©inaxio (20230716)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 50 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Kamefitoa
Generoa
Sedum
Garaiera
100 m ↔ 1600 m
Kokapena

Hostoak 1 cm baino zabalagoak dira, zapalak (1)

Hostoak 1 cm baino estuagoak dira, ia zilindrikoak, esferikoak edo zapal samarrak (2,3)

Petalo horiak, horixkak edo berdexkak

Petalo zuriak, arrosak edo urdin-moreak

Hosto kamutsak; folikulu zutituak, izar-itxurakoak; lore 5-meroak, eskuarki (7,8,9)

Hosto zorrotzak; folikulu tenteak; lore 6-9-meroak, eskuarki (10)

Zurtoin antzuetako hostoak linealak dira eta oinaldean zabaldu egiten dira, zurtoina besarkatzen duen mintz zurixka eratzen dutela; lore-elkarteak zima laxoak dira eta lore gutxi dituzte, denak alde batean (10)

Zurtoin antzuetako hostoak tortzel-itxurakoak dira eta ez dute mintzik oinaldean; lore-elkarteak zima trinkoak dira (13)

Sepalo zorrotzak, (2,5)3-4 mm-koak, ertz lodikoak; lorezil-harizpiak hori-horiak dira eta oinaldean ileak dituzte (11)

Sepalo kamutsak, gehienez 2,5 mm-koak, ertz mehekoak; lorezil-harizpiek ez dituzte goiko ezaugarri guztiak batera (12,13)

Kimu antzuetako hostoak elkarturik daude adar-muturretako borla trinkoetan, eta punta aldean papilak dituzte; hosto hilek iraun egiten dute zurtoinaren oinaldean; lorezil-harizpi horiak, ilegabeak (12)

Kimu antzuetako hostoak ± sakabanaturik daude eta ez dute papilarik; hosto hilek ez dute irauten; lorezil-harizpiak zurixkak dira eta oinaldean iletxo gardenak dituzte (13)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa: A(U)

Argazki berria erantsi