Skip to main content

Salix pyrenaica

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Salix pyrenaica Lapazarra mendian | ©inaxio (20220709)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Fenologia
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Salix

Hostoetako batzuk, behintzat, aurkakoak dira (22)

Hosto guztiak txandakatuak dira (23,24)

Hosto linealak, lineal/lantzeolatuak edo lantzeolatu estuak, euren zabalera halako (3)5 baino luzeagoak (25,26,27)

Hosto lantzeolatu zabalak, eliptikoak, obobatuak edo ia biribilak, gehienetan euren zabalera halako 3 baino laburragoak (31,32,34)

Hosto helduen azpialdea distiratsua da, zeta-antzeko ile adpresoak baititu, denak hosto-puntara begira, janzki ± trinkoa osatzen dutela (29)

Hosto helduen azpialdea distiragabea da, ez du ilerik edo dituenak ez dira zeta-antzekoak ez adpresoak (31,32)

Hosto helduak oso txikiak dira, 3 cm baino laburragoak; mulu herrestariak, 0,5 m baino txikiagoak, edo 1-2 m-ko zuhaixkak (31,32)

Hosto helduak 3 cm baino luzeagoak izan ohi dira; zuhaixka handiak, 2 m baino garaiagoak (34,35)

Estipuladun landarea; hosto obobatuak, ertzean irregularki zerratuak eta azpialdean ilupa grisaxka dutenak; zuhaixka tentea, 1-2 m garai (31)

Estipula gabeko landarea; hostoak falka-itxurakoak, espatula-itxurakoak, eliptikoak edo ia biribilak dira; hosto-ertz osoak edo ia; hosto-azpi ilegabeak edo ilaundunak, iluparik gabe; mulu herrestariak, 0,5 m baino txikiagoak (32,33)

Hostoak ilaundunak edo ia ilegabeak dira, gehienetan puntazorrotzak, azpialde glaukoa dute, ertz ziliodunak, oinalde biribila, eta azpialdean nerbio nahiko irtenak dituzte (32)

Hostoak ilegabeak dira, azpialdea ez dute glaukoa, ertzean ez dute ziliorik, punta motza edo muxarratua dute, oinaldean pixkanaka estutzen dira txortenerantz, eta azpialdeko nerbioak oso gutxi nabarmentzen zaizkie (33)

Pistilo ilegabeak (43)

Pistilo iledunak (47)

Obulutegi eseriak edo ia (45,46)

Obulutegi pedizelodunak (47)

Mulu herrestaria, 0,5 m baino txikiagoa; gerbak hostoen garaikideak dira eta kandu luzea dute (44)

Zuhaixka tenteak, 1 m baino garaiagoak; gerba goiztiarrak, hostoen aurrekoak, kandugabeak edo kandu oso laburrekoak (45)

Pistilo ilegabeak (43)

Pistilo iledunak (47)

Obulutegi eseriak edo ia (45,46)

Obulutegi pedizelodunak (47)

Gerba goiztiarrak, hostoen aurrekoak (47)

Gerbak hostoen garaikideak dira (51)

Mulu herrestaria, 0,5 m baino txikiagoa; pistiloek pedizelo laburra dute; gerbek kandu luzea dute; lore-braktea herdoilkarak; hosto txikiak, 3 cm baino laburragoak, ilaundunak edo ia ilegabeak, eliptikoak edo ia biribilak, ertzean ziliodunak, azpialdeko nerbio sekundarioak agerian dituztenak (44)

Zuhaixka tenteak, 1 m baino garaiagoak; pistiloek pedizelo luzea dute; gerba eseriak edo kandu laburrekoak; lore-brakteek punta oso iluna dute; hostoak eskuarki 3 cm baino luzeagoak dira, iletsuak, batez ere azpialdean, luzanga/lantzeolatuak edo oblantzeolatuak, eta azpialdeko nerbio sekundarioak ileen azpian ezkutaturik dituzte (50,51)

Loreek 3 lorezil dituzte; azala orritxoetan askatzen da hostopilaren antzera (52)

Loreek 2 lorezil dituzte, batzuetan harizpietatik bat eginda; azala ez da hostopilaren antzera orritxoetan askatzen (53,54,63)

Lorezil-harizpiak bat eginda daude osorik edo zati batean (53,54)

Lorezil-harizpi askeak (63)

Brakteak kolorebakarrak dira, horixkak, gaztaina-kolorekoak edo gorrixkak, baina gerba-puntetan daudenak inoizka kolore bikoak dira; gerbak hostoen garaikideak dira

Kolore biko brakteak, puntan ilunak, gaztaina-kolorekoak, gorrixkak edo beltzak, eta oinaldean argiagoak; gerba goiztiarrak edo hostoen garaikideak (63)

Mulu edo zuhaixka herrestariak, 0,5 m baino txikiagoak (55,56)

Zuhaitz garaiak

Gerbak alboetan daude, kandu luzea dute, 2 cm baino luzeagoak dira, eta erraki ilaunduna dute; lorezil-harizpi iledunak; lore-brakteek ileak eta zilio luzeak dituzte; hosto ilaundunak edo ia ilegabeak, ertzean ziliodunak, puntazorrotzak, oinaldean biribilak; hostoen azpialdea glaukoa da eta nerbio irtenak ditu (55)

Gerbak muturretan daude, kandu laburra dute, 2 cm baino laburragoak dira, eta erraki ilegabea dute; lorezil-harizpi ilegabeak; lore-braktea ilegabeak, ertzean ziliodunak; hosto ilegabeak, ziliogabeak, puntamotzak edo muxarratuak, oinaldean txortenerantz pixkanaka estutzen direnak; hostoen azpialdea ez da glaukoa eta nerbioak oso gutxi nabarmentzen zaizkio (56)

Argazki berria erantsi