Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Joera nahiko zabaldua da norberak egindako ibilbideak erraz egindakoak direla esatekoa, baina erraztasunaren eta arriskuaren pertzepzioa oso desberdina da batetik bestera, eta sarritan gertatzen dira "ustekabekoak" zailtasunari aurre egitea tokatzen zaigunean. Horren adibide da Aiako Harriko tontorren zeharkaldia: erraza da zeharkaldia behin eta berriz egin duenarentzat, ondo ezagutzen duelako zer dagoen hormaren amaieran eta haitzaren beste aldean, heldulekuak badirela behar diren lekuan... baina lehenengo aldiz joaten direnentzat ustekabe handi xamarra izaten da pasa beharreko zenbait tarte ikustea, eta kezkagarria gero zer datorren jakin gabe aurrera egitea. Askotan ibili naiz tarte horretan eta askotan topatu dut jendea zalantzan, harrituta, ez zuelako espero halako pasarte zailik. Horregatik jarri dut zaila dela.
Zaila eta zakarra da bidea tarte batzuetan, erabat hautsita dagoelako tarte batzuetan (Elurretxe aldeko jaitsierako tarte batzuk), oso gora-beheratsua beste tarte batzuetan (Erroilbide inguratzen duen bidea), irristakorra beste tarte batzuetan (Unailekuko bordara jaitsiera)... baina igual izango da adin kontua, nire belaunek ez dute lehengo sasoirik. Bideko zailtasun gehienei aurrez-aurre ekiteko hobe da gandorreko zeharkaldia Aritxulegi - Elurretxe norabidean egitea.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
arditurri-aiako-harria-20230625.gpx | 121.54 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig