Euskal Herriko mendi ikusgarrienetako bat da Aiako Harria. Berezia ere bada, izan ere jatorri bolkanikoa duen mendia da, granitozkoa. Historia ere luzea du, erromatarrek arrasto ugari utzi baitzuten bere magalean, Arditurriko meategietan eta inguruetan. Arditurriko aldea, Oiartzun aldera jotzen duena da ikusgarriena, amildegi ikusgarriak baititu alde horretara. Jendeak dio Oiartzun aldetik begiratuta Napoleonen buruaren itxura hartzen zaiola (kapela eta guzti), etzanda dagoen aurpegia (Francoren aurpegiaren aipamena ere entzun izan dut). Iparraldetik begiratzen diotenek "la couronne du roi" esaten diote.
Jende asko izaten da Aiako Harrian eta leku batzuetan xenda belauneraino sakonduta dago: irundarrak omen dira gehien joaten direnak, oiartzuarrak gero, baina frantsesa ere sarritan entzuten da goiko tontorretan.
Hiru tontor ditu nabarmen: Hirumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide (altuena). Errepidea igotzen da alde bakoitzeko lepora, eta hortik abiatzen da jende gehiena, baina mendia bere osoan ezagutu nahi izanez gero, egokiagoa da Irundik edo Oiartzundik bertatik abiatzea eta itzuli osoa egitea, bai gandorreko bidetik eta bai Arditurri aldeko xendatik. Aukeran hobe Aritxulegi aldetik igotzea Txurrumurrura, erdiko tontorrera, hor baitago ibilbidearen punturik zailena: 15 bat metroko horma bat eskalatu behar da (harria zulatuta prestatuta dago), eta errazagoa da igotzeko jaisteko baino. Txurrumurruko pasabide hori saihesteko metro batzuk jaitsi behar dira, baina ez da derrigorrezkoa hortik pasatzea tontorrik altuenera heltzeko, Aritxulegi aldetik abiatuta. Eskaladarako eremu bat baino gehiago dago, txapak eta guzti. Ur jauzi luze bat ere badu Irun aldera, Aitzondo izenekoa (Irustakoa izenez ere ezaguna da), eta bertan rapelatzeko txapak jarrita daude. Inguruan bada beste mendi bat eskalatzaileentzat prestatua, Kopakarri izenekoa, Sananton urtegiaren beste aldean.
Oso gertu (< 1.000 m)
Muganix koba (738 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Aiako Harria tontorrez tontor, Arditurritik abiatuta | Arditurri | 1050 m | inaxio |
Minetako magaletik eta tontorrez tontor | Elurretxe | 600 m | eneko |
Mordiendo el granito | Collado Elurretxe | Tito Pueyo | |
Aritxulegi .. Aiako Harria, Erroilbide | Aritxulegi | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Irustako urjauzia.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
Aiako Harri inguruan aipatzen duzun urjauziari Irusta deitzen bazaio ere, bada izen hori berea ez dela dionik eta egokiagoa Aiztondoko urjauzia deitzea izango litzatekeela uste dutenak. Ni ez naiz hortan aditua eta ez daukat argumenturik ez alde batera ezta bestera egiteko ere. Baina asko gustatzen zait zure Webgunea eta laguntza gisa aipatzen dizut.
Urjauzia txikia da ur gutxi botatzen duelako, baina nik 100 metro inguruko luzera baduela esango nuke.
Re: Irustako urjauzia.
joserra·k bidalia 2004·ko Ekainaren 15·an - 13:46etan·an
kaixo!
Jakingo nahi nuke elurretxetik urjauzira jarraitu behar den bidea eta bizikletaz egiteko egokia den ala ez.
mila ezker
Re: Re: Irustako urjauzia.
Isuts·k bidalia 2004·ko Ekainaren 15·an - 20:07etan·an
Elurretxetik ur-jauzietara doan ibilbidearen informazioa Egunkariak bere garaian argitaratutako BIDAIDE liburuan aurkitu dezakezu, baita SUA argitaletxeak Rutas y paseos por Aiako Harria y Artikutza liburuan. Bizikletaz egin daitekeen edo ez du ezer aipatzen. Argibide gehiago:
www. bidasoaturismo.com
www.gipuzkoa.net/turismo
www.irun.org/bidasoa
Irungo Turismo bulegoa 943622627
Ea zorterik duzun.
Re: Re: Irustako urjauzia.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 18·an - 21:18etan·an
Elurretxetik urjauziaren goiko aldera joateko, bide zabala badago. Esplikatzen erraza ez den arren saiatuko naiz ahal bezain ongi esplikatzen.
Elurretxetik Inglesaren Gaztelura joan eta handik Irunera doan errepidea hartuta km batera gutxi gora behera, Erlaitzera iritsi baino lehen, ezkerretara baduzu goxo-goxo beheruntz doan bide zabal bat. (eskubira pago artean mahaiak daude 50 metrora) . Bide hori hartuta 400 m-ra (beheruntz doan bidea utzi) eta ezkerrekoa hartu zelai bat ikusi harte (Erne! hasieran hartutako bidea jarraituz gero Irun aldera zoazte. Bueltan bide horretatik gora etorrriko zarete).
Aurrera jarraituz eta pagadi batean sartu baino lehen, ezkerretara dagoen bideari jarraituz urjauzia egiten duen ibaia ikusiko duzue (bidean meategiak daude ezkerretara). Ibaiaren eskubitik doan bidea jarraitu eta tunel batetaraino ailegatuko zarete. Urjauziaren gainera iristeko, bidea utzi, eta ibaia jarraitu. Ondoren Elurretxera bueltatu nahi baduze, aurreko tunelera joan eta aurrera jarraitu.
Bosgarren tunelaren irteeran ekubira hartu eta harizti batean sartu (bide laua). Ondoren bide gurutze bat topatuko duzue eta eskubira hartu goruntz doan bidea eta lehengo bideara aterako zarete. Aurrera segi eta errepidea topatuko duzue.
Agian bidea nik esandako zentzuan baino kontrakoan politagoa izango da, urjauzia aurrez aurre topatzen duzue eta, tunelen artean zoaztenean.
Ondo pasa eta ea ez zareten galtzen. Disfrutatu!!!
Aitzondo Urjauzia
Mainarte·k bidalia 2010·ko Abuztuaren 25·an - 15:13etan·an
Urjauziak Aitzondo izena hartzen du errekak ere izena horrela duelako; urjauziaren behekaldeko ingurua ere Aitzondo da bertan dagoen baserria bezelaxe. Irusta izena Irugurutzetatik letorke eta izen hori Aitzondo baino beherago dagoen baserriari dagokio, baita bertan dauden labe ezagunei.
Zuzendu dut. Nik uste Irusta
inaxio·k bidalia 2010·ko Abuztuaren 25·an - 20:55etan·an
Zuzendu dut. Nik uste Irusta izena Anguloren liburuetan ikasia dudala.
Mitologia eta historia piska bat.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
Agur t´erdi.
Aiako Harriari buruz, mitologia-historia piska bat. Ez dakit nondik atera dagoen ondoren kontatuko dizudan pasarte hau. Oroimenean atzera egiten dudan arren ez dakit, zehazki, non irakurri dudan.
"Gertakizuna, 778. urtean kokatzen da. Carlomagnok, Zaragoza hiria bereganatzeko egitasmoak kale egiten dionean, galtzailearen gorrotoz Iruñea suntsitu berri du eta etxerako bideari ekin dio Orreagako pasabidetik gora. Bere ejerzitoaren azken lekutan, Erroldan handia doa.
Honek vascoiek egindako eraso ospetsuan bizia galduko du. Zerurako bidean, ezpata eskutan hartuta, bizia galdu izanaren samin eta gorrotoz, bidean topaten duen edozer kolpaten du.
Hara non, harkaitz handi bati bi ezpata-zartada latz ematen dizkion. Zein indartsuak izango ziren, zeren eta bi zartada haiekin, Aiako Harrien gaur egungo itxuraldatzea egin zuen.
Istorio honi, kutsu mistikoagoa emango dion datu bat: Aia Harriko tontor garaiena Erroilbide da. Erroilbide, edota beste era batetara esanda, Erroldan-bide.
Jendearen ahoberotasun sutsuak dionez Arritxulegiko tunela Erroldan berak emandako ostikadaz egindako zuloa izango zen. Datu okerra, tunela gizakiak irekia baita, baina eta Aiako Harria?"
Euskal mitologian ospetsuak dira Erroldanen ekintzak, maiz, Sansonekin eta jentilen egitekoekin nahastu izan dira. Antzenkoa ere, "Parque Nacional de Monte Perdido y Ordesa"-ko Brecha de Roland pasabidearen kondaira.
Etxeko liburutegi partikularrean bila eta bila ibili ondoren bi erreferentzi jartzen dizkizut:
* "Nosotros los vascos. Mitos, leyendas y costumbres" Lehen alea. Lur argitaletxea. 38-40 orriak.
* (oroimenak dio). Mendiak, Aiako harria
Aiako Harria gandorra
Xabiaram·k bidalia 2020·ko Urriaren 1·an - 19:33etan·an
Kaixo lagunak, atzo egon nintzen mendi honetan.
Arditurritik igo nintzen Enarri aldera lehenik eta gero jarraian gandor osoa hiru tontor ospetsuak eginez. Azkenik Unailekutik jeisteko.
Uste nuena baino zailagoa da tontor aldea, eskuekin helduta ibili behar den hiru gune pasa nituen. Baina bikaina ere bada itzulia ematea Aiako Harriari. Oso gomendagarria.