Virgen de PeñaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Ermita eta beste, tontorrean ©inaxio Erronkariko ibarraren sarrera estutzen duten bi mendi malkartsuetako bat da Virgen de Peña; Belbún/Borregil da bestea. Bien artean estu hartzen dute Eska ibaia, Burgi (Nafarroa) eta Salvatierra de Esca (Zaragoza) artean. Erronkarira Esa aldetik joaten bazarete, Salvatierra jasotzen duen muinotik pasa bezain pronto ikusiko duzue, errepidearen eskubi aldean, aldapa luze baten buruan harrotzen den karaitzezko horma tente bat. Huraxe da mendia. Harretaz begiratuz gero tontorrean eraikin batzuen itzala atzemango duzue: huraxe da ermita, mendia izendatzeko aitzakia jarri duena. Badira haren inguruan beste eraikin batzuk, pribatuak ematen dutenak (horietako bat aterpea dela uste dut). Nolanahi ere txukun mantenduta dago dena.
|
![]() |