Skip to main content

Otsogorrigaina mendia

zuriain·k

2005/06/09 - 22:18

Otsogorrigaina Gaztarritik | ©zuriain (2008-08-02)
Altuera
1.922 m
Beste izenak
Otsogorrigaña
Zerrenda
Mota
Abiapuntuak
Larrau mt. / Ütürzeheta / Iturtzaeta · Mintxate · Lojibarrea · Uztarroze (Z.)
Lurraldea

Mendi gutxi izanen dira Euskal Herrian hain izen ederra dutenak. Kartxela eta Barazearekin batera, Mintxateko zirku zirraragarria osatzen du Otsogorrigainak. Ohiko igoeretako bat Mintxatetik abiatzen da, belarrezko malda gogorretan gora. Arrako bentatik ere igo daiteke, Kartxelarekin batera, baita Iturtzaetako mendatetik ere (Larraineko mendatea), Gaztarritik igaroz, txango luze baina gorabehera handirik gabean. Iparraldetik abiatzen diren bideak askoz ere neketsuagoak dira, gorabehera izugarriak direla medio.

M. Belaskok bere hiztegian gogorarazten digun bezala, toponimian "gorri" hitzak batzuetan ez dio erreferentzia egiten koloreari, zuhaitzik edo babesik gabeko toki bati baizik.

Bi tontor dituen mendia da, baina gora-behera txiki batek baino ez ditu bereizten, 170 m. baino ez da bien artean. Iparraldeko tontorrean erpin geodesikoa, mugarria eta txartelontzia daude, hegoaldekoan larrea baino ez, baina biak altuera berekoak dira. Bere iparraldeko isurialdean zehar GR12aren arrastoa pasatzen da, Iturtzaetatik Belaguako aterpera doan etapari dagokiona; bide hori baliatu dezakegu bertara gerturatzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

246 mugarria (1 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Otsogorrigaina Logibar (Zuberoa) 1700 m ietxaburu

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Irailaren 9·an - 19:24etan·an

    Otsogorrigaina mendia Nafarroa eta Zuberoaren artean dago, Oritik gertu. Inguru zoragarri batean dago kokaturik, eta bertan lasaitasuna eta edertasuna da nagusi. Guk igo ginen egunean (irailaren hasieran) ez genuen pertsona bat ere bertan topatu egun osoan.
    Larrau mendatetik abiatu ginen (Otsagabia eta Larrañe artean). Tunela eta muga kotxez pasatu, eta Zuberoan sartu bezain laster, kilometro batera edo, hartu eskubian dagoen pista bat. Pista luzea da, 8 kilometroetakoa, eta kotxez egin daiteke (denbora eduki ezkero, gomendagarria da oinez egitea, ingurua merezi du eta). Guk 7. kilometroan utzi genuen kotxea, erreka eta txabola baten ondoan.
    Toki horretan dagoen pakea eta bakartasuna leku gutxitan antzeman dugu. Belardi zabalek eta abereek (ardiak, behiak eta zaldiak)osatzen dute paisajea. Ori mendia, erraldoia, gure atzean geratzen da.
    Puntu horretatik hasi ginen igoera. Ordubete igo ondoren, belardi zabal eta lau batera heltzen da, eta hortik ikusten da ezker aldean Otsogorrigainaren gailurra. Ordu laurden batean muga egiten duen muino batera iristen da, "Otsogorrigaina txipia" izeneko puntura. Hesi luze bat dago muga egiten, eta gure aurrean Kartxela mendiaren irudi ikusgarria agertzen da ere.
    Puntu honetatik ezkerretara abiatuz, 20 minututan iristen da Otsogorrigainaren tontorrera. Igoera nahiko erraza da egin dugun bidetik, baina kontuz ibili behar da tontorretik gertu, beste aldean dagoen amildegia ez baita txantxetakoa.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

246 mugarria (1 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi