Migoleta Uztarrotze edo Atuzkarratz mendilerroko mendi garrantzitsuenetakoa dugu. Mendilerroak hiru adar ditu, Migoleta mendebaldeko adarraren erdian gailentzen delarik. Ohiko igoera Igaritik abiatzen da, Larraitze ibar estu eta oihantsutik. Bideak Argiloain baselizaraino eramanen gaitu, mendi gandorrari ekin aurretik. Migoletako gailurrak ez du ikuspegi handirik, zuhaitzek traba egiten baitute, baina Brakola izeneko aurre-gailurretik (1368 m)ikuspegi eder eta zabalak gozatuko ditugu. Bi mendi hauekin aski izan ez duenak, txangoa luza dezake iparralderago dagoen Urrua (1356 m) mendiraino. Hala ere, azken mendi hau zuhaitzez erabat estalita dago eta zaila da gailurra non dagoen antzematea.
Gaztelaniaren eraginez, batzuetan Violeta izena eman izan zaio mendi honi, baina badirudi haren izena migola edo bigola hitzetik datorrela, inguru hauetan "Mihura" erran nahi duena. Migoletak, beraz, mihura dagoen tokia erran nahi du.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Miguleta Uztarrotze edo
zuriain·k bidalia 2008·ko Martxoaren 26·an - 10:10etan·an
Miguleta Uztarrotze edo Atuzkarratz mendilerroko mendi garrantzitsuenetakoa dugu. Mendilerroak hiru adar ditu, Miguleta mendebaldeko adarraren erdian gailentzen delarik. Ohiko igoera Igaritik abiatzen da, Larraitze ibar estu eta oihantsutik. Bideak Argiloain baselizaraino eramanen gaitu, mendi gandorrari ekin aurretik. Miguletako gailurrak ez du ikuspegi handirik, zuhaitzek traba egiten baitute, baina Brakola izeneko aurre-gailurretik (1368 m)ikuspegi eder eta zabalak gozatuko ditugu. Bi mendi hauekin aski izan ez duenak, txangoa luza dezake iparralderago dagoen Urrua (1356 m) mendiraino. Hala ere, azken mendi hau zuhaitzez erabat estalita dago eta zaila da gailurra non dagoen antzematea.