Skip to main content

Lizarreta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20220127)
Altuera
536 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Deba · Itziar · Lastur
Lurraldea

Deba Barreneko Tontor gehienak bezala karaitzezko mendia dugu Lizarreta. Mendi apala da, ez da gehiegi nabarmentzen parez pare dituen Arno eta Andutzen artean eta ezugarri nabarmenik ere ez du: gailurraren inguruetan karaitza nagusitzen bada ere, txagak estaltzen du gehiena, Itziar aldeko pinu eta pago sail batzuk kenduta. Hurbilbide errazena Itziar aldekoa da, baina ez da atsegina industrialdeko pabilioien artean ibili beharra. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia ditu, txaga nagusitzen ari den eremuan. Gandorrari jarraituz HErago nabarmentzen diren muinoetara jo dezakezue, erraztasun handirik gabe, izan ere karaitz mutur batetik bestera saltoka ibili beharra dago hautsitako lapiazean barrena. Andutzek bere bizkar luzea erakusten du etengabe Ean, ibilbidea luzatu eta bertara igotzeko gonbitea eginez.

Mendialdea*
Izarraitz

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi