Corona-Erratzu menditik adar apalago batzuk hedatzen dira: Mendiburu, Apezanberro (Xuritze)eta Lerdengibel, besteak beste. Azken hau izaten da ezagunena, eta askotan Corona-Erratzurekin batera igotzen da, txangoa luzatu eta aberasteko. Mendi honek duen hoberena paisaiak dira, bai Artzibarren gainetik, bai Corona aldetik. Ortxolako belardietan barrena paseatzea eta bertako zelai tumularrak bilatzea ere ederra da. Ohiko abiapuntuak Artzibarko Hiriberri eta Arrieta herriak dira. Hiriberrin lurrezko pista bat hartu behar da ipar-mendebalderantz hasi eta berehala iparrerantz zuzen igotzen dena. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Ortxolako lepoko zelaietan jarriko gaitu. Hemendik zuzenean mendebalderantz joz iritsiko gara tontorrera. Bertan pagadi zabala hasten denez, ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina bide osoan zeharreko ikuspegiak ezin ederragoak dira. Igotzeko beste aukera zakarrago bat da Agoitz eta Auritz arteko errepidearen 27. (mapa zaharretan, 26. km zen) kilometroa pasata autoa utzi eta, Iru errekaren ondotik igotzen hasi eta gero, zuzenean ekitea Lerdengibelgo gailurrari. Lerdengibeletik Corona-Erratzura jarraitzeko bide garbirik ez badago ere, ez dago inolako zailtasunik, belardietan gora egitea besterik ez, punturik garaiena aurkitu arte.
Oso gertu (< 1.000 m)
?Lerdengibel zutarria (117 m.) · LERDENGIBEL eremu tumularra (193 m.) · LERDENGIBEL 2 trikuharria (315 m.) · LERDENGIBEL 3 trikuharria (338 m.) · LERDENGIBEL 1 trikuharria (376 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Corona/Errazu, Xuritze eta Lerdengibel Arrietatik | Arrieta | 750 m | inaxio |
Erratzu, Xuritze eta Lerdengibel Arrietatik | Arrieta (Artzibar) | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
?Lerdengibel zutarria (117 m.) · LERDENGIBEL eremu tumularra (193 m.) · LERDENGIBEL 2 trikuharria (315 m.) · LERDENGIBEL 3 trikuharria (338 m.) · LERDENGIBEL 1 trikuharria (376 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
2022ko uztailaren 31n izan nintzen
inaxio·k bidalia 2022·ko Abuztuaren 25·an - 20:40etan·an
2022ko uztailaren 31n izan nintzen bertan, Korona eta Xuritzetik pasa ondoren, eta ikustekoa zen bere HEko hegiko larre eremu zabalaren egoera, erabat gorrituta. Putzuak agortuta eta haziendak marruka, bazka eske, bi hankeko ibiltariari begira. Argazki gehiago ere atera nituen, baina ez ditut igo, larreak bere kolorea berreskuratzen duenean hobeto emango duelakoan.