Skip to main content

Frondella, Frondiella mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (2002-03-30)
Altuera
3.071 m
Zerrenda
Abiapuntuak
La Sarra urtegia · Respumoso aterpea
Lurraldea

Frondella Balaitousen elkartzen diren gandor luzeetako baten tontorra da, Respumoso eta Arrieleko aintziren artean luzatzen dena. Hiru tontor ditu eta Iparraldekoena da hiruretan altuena. Latourreko atakak bereizten du Balaitusetik, 50 bat metroko horna bertikal batek etenda. Igoera ez da zaila Respumosoko aterpetik abiatuta eta Balaitusen ikuspegi ederra eskaintzen du, bertatik bertara ikusten baita.

Mendialdea*
Balaitous

Oso gertu (< 1.000 m)

Balaitous mendia (791 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Abuztuaren 3·an - 17:51etan·an

    Lehengo 2002-07-27an igo nuen, ta Hegoaldeko gailurra nahiko zaila iruditu zitzaidan. Denetatik irakurri eta entzun det hegoaldeko gain honi buruz. Zer iruditzen zaio jendeari?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Ekainaren 26·an - 11:24etan·an

    Hara, orain dela 3 urte idatzi nuen mezua eta ez det oraindik erantzunik jaso. Ea ba norbaitek zerbai erantzuten animatzen den. Animo!!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2005·ko Ekainaren 26·an - 12:40etan·an

    :) ez da erantzun nahi ez dugulako... zer erantzun ez dakigulako baizik! ni izan nintzenean, egia esan behar badizut, ez nion erreparatu hirugarren tontor horri. Erdikoa eta Iparraldekoa igo genituen: Iparraldekoa altuena delako eta erdikoa tartean gelditzen zelako. Hirugarren hori han zela jakin izan bagenu, saiatuko ginen beharbada, baina ezin izan genion eutsi igoeran ikusitako kanal horretan elurretan behera jaisteko irrikari eta zilipurdika jaitsi ginen ia aterperaino, besterik begiratu gabe.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Ekainaren 26·an - 13:39etan·an

    nik lehengo hegoaldeko hau igo eta gero beste biak igo nituen, ta esan bezala ez korda eta ezer gabe gaizki xamar pasatu nuen momentu pare batean. (Por supuesto ez nituen gailurretatik egin Frondella bat bestearen atzetik baizik eta Frondella txikia jeisteko mendebalderuntz jo nuen gero erdiko Frondella Mendebalde horretatik egiteko) Ez dakidana da ea beste bide egokiren bat ba ote dagoen Frondella txikia egiteko, cahierrak ere nik behintzat ez bait nituen ikusi. Eta egia esan oso informazio gutxi irakurri ahal izan det ze jende gehientsuenak Frondella nagusia igotzen du eta batzuek erdikoa ere, baina ez txikiena. Eta esan bezala oso informazio kontrajarriak eta esplikazio gutxikoak dira. Ea animatzen zareten egunen baten hau igotzen. Hala ere, web honetan sartzen den norbait egongo da ba hau ere igo duena. Ea idazten duen ba...Aio

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Balaitous mendia (791 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi