Pirinioko lehenengo 3000koa da mendebaldetik hasita, baina lehenengoa izateagatik erraz gainditzen ditu 3000 metroak. Erraza ere ez da, izan ere igoera errazenak ere badu bere arriskua. Guk Respumoso edo Respomuso aterpetik abiatuta igo genuen, Aste Santu batean, artean elur ugari zegoela. Ibilbide honetako pasarterik zailena Latour atakakoa da, oso egoera desberdina erakusten duen ataka, elurraren egoeraren arabera. Komeni da soka eramatea ataka honetan arazorik ez izateko, jaisterakoan batik bat. Atakatik aurrera, berriz, mendebaldeko isurialdeko azken aldapak ere kontuz ibiltzekoak izan daitezke, elurra izoztuta badago, aldapa handia baita.
Oso gertu (< 1.000 m)
Frondella, Frondiella mendia (791 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig