Skip to main content

Burga mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©inaxio (20050508)
Altuera
872 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arizkun · Beartzun · Elizondo
Lurraldea

Beartzun eta Iñarbegi errekek urraturiko ibar sakonen artean gain belartsuz osaturiko mendimultzo txiki bat zabaltzen da, Elizondo eta bere auzo Beartzun bereiziz. Haien hegietan hainbat baserri aurki ditzakegu, bizirik gehienak, baita azken aldi honetan onddoak bezala sortzen ari diren landa etxeak ere.
Apal gelditzen dira gain borobil hauek Auzaren aldean, baita erraldoi honetatik bereizten diren kateen aldean ere. Hala ere, mendi hauek badute zer ikusi eta zer ibili franko. Paisaiak ezin ederragoak dira, eta monumentu megalitiko ugariek interes are handiagoa eransten diote inguru honi. Soalarko zutarria da seguruenik famatuena. 1974an aurkituriko monumentu bikain honek historia nahiko gorabeheratsua izan du azken urteotan: 1993an bere tokitik kendu zuten, eta baserri bateko atarian amaitzeko zorian egon zen. Baina gorabeherak ez ziren bertan bukatu: 2003an Hilarriak taldekoek zutik aurkitu zuten... baina saskibaloiko saski bat lotuta zuela! Egun, zutarria Elizondoko Oteiza museoan dago, eta harro azaltzen ditu bere grabatuak Baztango ibarraren bihotzean.

Oso gertu (< 1.000 m)

BURGA zutarria (543 m.) · BURGA* harrespila (564 m.) · GAMIOKO ITURRIA zutarria (642 m.) · SOALAR 2 hego trikuharria (654 m.) · UKURRETA trikuharria (933 m.) · BURGA trikuharria (972 m.) · GOIZEMETZ zutarria (985 m.) · Xondonea karobia (991 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Elizondo .. Burga Elizondo 1400 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BURGA zutarria (543 m.) · BURGA* harrespila (564 m.) · GAMIOKO ITURRIA zutarria (642 m.) · SOALAR 2 hego trikuharria (654 m.) · UKURRETA trikuharria (933 m.) · BURGA trikuharria (972 m.) · GOIZEMETZ zutarria (985 m.) · Xondonea karobia (991 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi