Arriurdin

Jose (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, azaroa 7 - 21:20
Garaiera 1268 m
Mendialdea Aloña
Kokapena ED50 30T X.551227, Y.4759747
WGS84 42.986788 N, -2.372949 E.
Beste izenak Ordota
Abiapuntuak Arantzazu, Barrendiola, Udana
Gertu Artzanburu mendia, Tellakaskueta mendia, MALLA tumulua, ARTZANBURU trikuharria, Arkaitz mendia, Butreaitz mendia, Enaitz mendia.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Arriurdin
Buzoia ©Jose

Aloña mendikateko hegoekialdeko ertzean kokatuta dago Arriurdin. Biozkornia lepoak Aizkorriko mendikateko lehenengo tontorra den Artzanbururengandik bereizten du. Lepo hau ibilbide askoren pasabidea da. Hala nola GR-34 (Donostia - Arantzazu) eta GR-120 (Hiru Tenpluen ibilbidea). Biozkorniatik Arantzazura jaisten den bidean, Arriurdinen hegoaldean, aterpe txiki bat dago iturri baten ondoan. Iparmendebaldean Arkaitz dago, mendikateko bigarren tontor altuena, eta bien bitartean Errikoaitza izeneko tontor txiki bat, eta zenbait muino eta sakonunek osatutako gorabehera txikiko larre eta haitzezko eremu bat.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

Barremdiolako urtegitik

Arriurdin Barrendiolako Urtegitik (Legazpi)

Mendi honetara igotzeko Artzanburuko bidea hartu behar da Bizkorniako Leporaino. Bertan, eskubian ikusten dugun muñoa da. Halere, bizkorniako lepora iritsi baino lehen erakusten digun aurpegia oso polita da nere ustez,erakusten dituen haitzek, bere kurba eta azpiko lautada txikiak mendi haundiagoak gogoratzen dituelako. Igotzeko bidea Artzanburun begiratu.