ApalazEnviado por zuriain el 2012, Abril 18 - 13:38.
![]() Apalazko gailurra ©zuriain Lizarratik ipar-ekialdera mendi katexka apal bat zabaltzen da. Lizarratik harrizko gandor erakargarri baten modura azaltzen bada bere, berehala ohartuko gara gain hauek uste baino askoz ere gazgabegoak direla. Peñaguda izeneko harrizko gandor gurutzedunaz gain, San Millan eta Apalaz gainak igo ditzakegu denbora laburrean. Inguruek mendi itxura handirik ez badute ere -alorrak ia gailurretaraino iristen dira- Lizarreriako paisaia zabalak miresteko aukera izanen dugu behintzat.
|
![]() |