Altuera
1.019 m
Beste izenak
Altzadi
Zerrenda
Abiapuntuak
Eskibar
· Leitza
· Plazaola
Lurraldea
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Mandoegi, Urepel eta Altzegi Leitzalarreatik | Leitzalarrea | 770 m | inaxio |
Leitzalarreatik abiatuta Urepel, Mandoegi eta Altzegi lotzen | Leitzalarrea | 750 m | Jose |
Plazaola .. Altzadi | Plazaola | Juanjo |
Komentariorik ez..
Komentarioak
/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Igande goizeko patxanga
MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:16etan·an
Niretzat, behinik behin, hori suposatzen du mendi honek, Donostian bizita. Leitzara hurbildu behar gara abiapuntu egokia topatzeko. Pikoloek izandako kuartela baino 5 metro lehenago bada karretera bat ezkerrera ateratzen dena. Leizalarreara eramango gaitu, kanpa batzuetara non dominguero ugari topa ditzakegun. Kotxea hemen utziko dugu.
Pista txuria uzti eta belardiak zuzenean atakatzen dituen xenda hartu. Zelai eta basoan barrena eramango gaitu, lepo batera iritsi arte. Hemendik, ezkerretara, 10 minututan helduko gara Altzadira. Jaitsieran, lepotik eskubira jo eta bertan izango duzue Urepel. bista zertxobait hobeekin. 2 orduko patxanga.
Izen aldaketa: Altzadi -> Altzegi
inaxio·k bidalia 2007·ko Apirilaren 6·an - 23:53etan·an
Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi honen alde bietakoek esaten diote Altzegi eta, dirudienez, Altzadi, ustezko etimo erraz batean oin harturik, mendizaleok asmaturiko izena da (haltz(a)-di).
Los habitantes de ambos lados de este monte lo denominan Altzegi y, según parece, Altzadi es un nombre inventado por los montañeros basado en un supuesto étimo fácil (haltz(a)-di ‘aliseda’)."
Zomorroek janda
JAG·k bidalia 2021·ko Uztailaren 5·an - 23:49etan·an
Ez dakit iteuliak (Tabanus bovinus) ala mandeuliak (Hippobosca equina) edo zer ziren, baina jan-jan egin ninduten. Praka luzeak eta kamiseta jantzita joan behar, badaezpada ere. Nik ez nuen hala egin eta bernak, belaun atzeak, bizkarra eta belarri osteak, dena zizta eta zizta. Jon
Bietatik ugari izaten da inguru horretan
inaxio·k bidalia 2021·ko Uztailaren 6·an - 07:45etan·an
Ni ere ez nintzen gustura ibili inguru horretan egin nuen azken ibilaldian, Mandoegi aldean bereziki, mandeuliekin. Guk "ezpara" esaten diogu Tabanus bovinus horri. Normalean honen ziztada erraz somatzen da eta zartako batekin konpontzen da. Baina mandeulia zitalagoa da, ez da ziztadarik somatzen normalean eta oso gorputz gogorrekoa da, ez da kolpe batez zartatzen ezpara bezala. Honek gainera badaki erropa azpian sartzen ezkutatzeko... Diozun bezala, ez da giro izaten uda partean Leitzalarreko mendi hauetan.