AintzingurutzeEnviado por zuriain el 2012, Diciembre 5 - 08:37.
![]() Aintzingurutze ©zuriain Intsusa eta Otedegi mendietan hasten den adarra, Gora eta Erriburuko gain leunetan luzatzen da ipar-ekialderantz, eta berriz goratzen da Aintzingurutze mendian amaitzeko. Mendizaleek oso anitzetan zapalduriko mendia izan ez arren, Aintzingurutze talaia eder eta estrategikoa da Malerrekako bazterren gainean. Kartografian bi gailur agertzen dira, eta batzuen arabera, mendebaldeko tontorra -Agotaburu izenekoa- garaixeagoa da ekialdekoa baino. Hala ere, 1987ko mendien katalogoak Aitzingurutze besterik ez zuen jaso.
|
![]() |