Irukurutzeta eta Kortazar IM-HE norabidea duen gandor luze batek lotzen ditu. Bertan kokatuta dago Atxolin, Kortazartik baino Irukurutzetatik gertuago. IMtik Iruia lepoak eta HEtik Aizkoin lepoak mugatzen dute.
IEko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garosailak dira nagusi, eta beherako pinua. HM isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat.
Monumentu megalitiko asko dago Atxolin inguruan. Tontorrean bertan izen bereko trikuharri bat dago. Eta inguruan Gizaburua, Atxolin Txiki, Aizkoin eta Pagobedeinkatu tumuluak eta Iruia trikuharria. Guzti hauek, 16 monumentu batzen dituen Elosua-Plazentzia Megalito Gunearen parte dira.
Tontorretik ikuspegi zabala dago HMrantz. Tontorreko zuhaitzek eztute IEra begiratzen usten. Oiz, Ganekogorta, Aramotz, Gorbea, Anboto, Udalaitz, Elgea, Zaraia, Urkila, Aloña, Aizkorri, Urbasa, Andia eta Aralar ikusten dira besteak beste.
Oso gertu (< 1.000 m)
ATXOLIN trikuharria (26 m.) · Atxolin Txiki II Oeste zista (106 m.) · ATXOLIN TXIKI tumulua (123 m.) · SABUA trikuharria (199 m.) · AIZKOIN trikuharria (279 m.) · PAGOBEDEINKATU tumulua (480 m.) · IRUIYA trikuharria (621 m.) · NAASIKO GOENA tumulua (779 m.) · GIZABURUA trikuharria (875 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
soraluze - gorla -soraluze | Soraluze | 1691 m | diagoba |
Marraskilo Tour 2011 | Soraluze | 1800 m | Jose |
Marraskilo Tour 2009 | Soraluze | 1800 m | Jose |
San Andresetik Atxolin eta Irukurutzetara | San Andres (Soraluze) | 600 m | Jose |
Trikuharrien bidea bizikletan | Soraluze | 1200 m | Jose |
Trikuharrien Bidea | Kortazar | 200 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ATXOLIN trikuharria (26 m.) · Atxolin Txiki II Oeste zista (106 m.) · ATXOLIN TXIKI tumulua (123 m.) · SABUA trikuharria (199 m.) · AIZKOIN trikuharria (279 m.) · PAGOBEDEINKATU tumulua (480 m.) · IRUIYA trikuharria (621 m.) · NAASIKO GOENA tumulua (779 m.) · GIZABURUA trikuharria (875 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Jaiotza
Jose·k bidalia 2004·ko Abenduaren 27·an - 00:36etan·an
Urtero Gabonetan Soraluzetar batzuk Jaiotza dotore bat jartzen dabe tontorrian.