Skip to main content

GIZABURUA trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Dólmen Gizaburua (Marzo 2019) | ©campoarrondo (20190300)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ELOSUA - PLAZENTZIA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1921-07-08
Elementu kopurua
1
Deskribapena

2016. urteko urtarrilan Soraluzeko Udalak bi lursail erosi zituen Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen Gizaburua tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

2016an Gizaburua tumulua induskatzea erabaki zuten, batez ere aurretik induskatu gabea zelako. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, bolondres talde batek irailean ekin zion lanari.

Ingurua garbitu eta tumulua induskatu zuten. Aurki konturatu ziren Gizaburua ez zela harripilo soila, harriak eraztun moduan jarrita zeudela. Eta erdian ekialde-mendebalde norabidea duen harlauza handia topa zuten, pitzatuta; ganbararen zatia zen.

Aurkikuntza honek erakusten du Gizaburua trikuharria dela. Ordura arte tumulua zela uste zen: jakina zen hilobi bat estaltzeko erabili ohi zen harri-multzoa zela, baina ez zen ezagutzen zein hilobi mota gordetzen zuen azpian. Hilobiaren ganbara aurkituta, trikuharria zela baieztatu da.

Azpian azken aldiz erabilia izan zeneko arrastoak ere aurkitu zituzten, kremazio-erritu batekin lotuta: zeramika puskak eta erraustutako giza hezurrak, kaskezurrak eta behatz-hezurrak hain zuzen. Azken erabilpen hori Azken Brontze Aroan edo Burdin Aroan (K.a. 1.200-700 urte) kokatzen dute adituek, trikuharri horretan garai hori baino lehenagoko piezak aurkitu badituzte ere.

Aranzadiko Jesus Tapia esan zuenez, Gizaburua kutizi historikoa da: nahiz eta José Miguel de Barandiaránek albo batera utzi, gutxi balio zuelakoan, benetako bitxiak gordetzen zituen.

Tamalez, eguraldi txarrak indusketa kanpaina eten zuen. Hurrengo urterako indusketaren bigarren zatia utzi zuten; hau da, trikuharriaren azpia arakatzea eta antzina beste erabilpenik eman zitzaion ezagutzea, adituek uste baitute Neolito (4.500-2.500 urte k.a) eta Antzinako Brontze Aroen bueltan (2.000 urte k.a) koka litekeela aipatutako megalito hau.

Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Gizaburua_tumulua._Indusketak_(eu)

Zaharra:
Industzaileek ziotenez: 0,30 m. altuerako harrimetaketa, erabat nahastua eta zulo ugarirekin bere barnean. Bertako basaltoak. Bere aintzinatasun prehistorikoa zalantzazkoa da.

Iraupen egoera
Egoera onean
Egiazkotasuna
Zalantzarik gabea
Lurraldea
Garaiera
764 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Industua
Bai
Nola iritsi
Irukurutzetara igotzen den bideska eta Urteaga Zelaiarantz igotzen diren bidegurutzetatik gertu. Iruiya trikuharria 450 m. HErantz dago.
Historiala
J. M. BARANDIARANek aurkitua 1920ean eta ez zuten industu. Aranzadi Zientzia Elkarteak industua 2016an.
Bibliografia
Diputación de Gipuzkoa 1922, p. 19
Fitxa

Komentariorik ez..

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

IRUIYA trikuharria (263 m.) · Pagomuneta I tumulua (349 m.) · SABUA trikuharria (677 m.) · Atxolin mendia (875 m.) · ATXOLIN trikuharria (898 m.) · Atxolin Txiki II Oeste zista (974 m.) · ATXOLIN TXIKI tumulua (991 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi