Skip to main content

Arastortzeko gaina mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Jose (20070113)
Altuera
813 m
Beste izenak
Arastorzkogaña
Zerrenda
Abiapuntuak
Aitzarte · Ataun
Lurraldea

Joxemiel Barandiaranek berpiztutako basajaun, jentil eta gainontzeko izaki mitologiko eta historiaurrekoen eremuan dago Arastortzeko gaina, Arratetako haizpitartetik Ataun aldera jausten den bailara bitxiaren iparraldeko ertzean. Karaitzezko harresi bortitz horretako mendebaldeko haitz nabarmenenak jasotzen du Intzartzuko buzoia, 809 metroraino; mendebaldean dago, berriz, Arastortzeko gainarena, isurialde leunagoekin, metro bakar batzuk gorago. Bien arteko gandorrean ez dago gorabehera handirik, baina ertza bera oso hautsia eta zorrotza da eta kontu pixka batekin ibili beharra dago. Haitz horietan hainbat hegaztik egiten du bere habia eta bada tarte bat babestuta dagoena, Intzartzuko tontorretik mendebaldera, Aizkoateko leporaino luzatzen dena: uztaila eta azaroa artean bakarrik ibil daiteke bertan. Bada hainbat eskalada eremu ere haitz horietan, Arratetako harrobian hasi eta Intzartzuraino (Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrondo). Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Sarastarri, Agautz eta Leizadi nahiko gertu dauzkazue, bailararen beste aldean. Aralarko mendebaldeko isurialdea ikusteko begiratoki aparta da.

Mendialdea*
Aralar

Oso gertu (< 1.000 m)

Koba Beltz koba (304 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Abenduaren 13·an - 22:18etan·an

    Hala dio Arratetako sarreran dagoen panelak:
    Aitzarte Aralar Parke Naturalean kokaturik dago. Ingurune honetako haitzetan hegazti komunitate oso interesgarria bizi da.
    Espezie habigile nagusien artean, saiak, saizuriak, belatzak, belatxinga mokogorriak, haitz-enarak eta erroiak aurkitzen dira. Hegazti hauen kontserbazioa bermatzeko sortu da babes eremua. Errespetatu arren.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2007·ko Otsailaren 13·an - 21:59etan·an

    Gaur goizean izan gara mazizo bitxi honetan. Ez du jende gehiegi erakartzen Aralarren hurbiltasuna dela eta. Maiz gertatzen den fenomenoa, nahiz eta mendiak ez hutsegin eta erakargarria izan.
    Ataungo hilerriko errepidetik ekin diogu ibilbideari. Intzartzuko haitza ezkerraldetik igarotzen da pinudian barrean sartzen den pista zabal eta itsusi baten laguntzaz. Behin gandorra hurbil izanda, pista senda bihurtzen da eta pagadi bat zeharkatuz iristen da lehen tontorrera: Arastortzekogaina. Buzoian 826 metro jartzen du. Hemendik aurrera komeriak. Intzartzuko haitz bikoitza eskubialdean geratzen da. Bien arteko bidea gandor laboriotsu bat da. Ez da zaila eta ez du amildegirik apenas. Baina nahiko laboriotsua da, buelta asko eman behar baitira bidea jarraitzeko. Totalera 3 ordutan bete dugu txango miresgarri hau. Eguneko protagonita Aralar izan da. Postala polita gure kamera digitalean.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Koba Beltz koba (304 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi