Skip to main content

Koba Beltz koba

Jose·k

2011/10/01 - 20:35

Koba Beltz | ©Jose (20110930)
Altuera
720 m
Lurraldea
Mota

Arastortzeko gainetik 300 metro ipar-mendebaldera kokatuta dago, Ameztitik Arastortzeko gainera igotzen den bidearen aldemenean. Sarreran metro pasatxoko zabalera eta altuera ditu, baina barrualdean zabaldu eta zenbait metrotako altuera hartzen du. Gutxienez 10 metrotako sakonera du. Ardiek babesleku bezala erabiltzen dute. Pasa den mendearen hasieran, inguruko mehatz batetako langileak ere bertan babesten omen ziren, eta hori dela eta, Minazuloko kobea bezala ere ezagutzen da.

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Arastortzeko gaina mendia (304 m.) · Intzartzuko Haitzak mendia (791 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi