Gerra garaiko oihartzunekin dator gogora mendi honen izena, izan ere bere inguruan gotortu ziren euskal gudariak aldi batean eta larri ibili ziren han. Gaur egun ordea, mendiak berak badu bestela ere nahikoa gaitz bere inguruan: gasbideak zeharkatzen du bizkar batetik bestera, pinudiak gailenduta daude isurialde guztietan eta orain motozaleek urratzen dute bere Mendebaldeko bizkarra. Tontorrean aterpe itsusi bat, gurutzea eta oroitarri bat.
Igoera azkar eta errazena Elgetako mendatetik abiatzen dena da, hango industriagunearen aldamenetik abiatuta, baina izango dira hroi baino aukera hobeak eta entretenigarriagoak.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Salvador eraikina (850 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
GR 123 - 7. etapa: Ermua – Kanpazar | Ermua | 920 m | Jose |
kanpazar .. Intxorta | kanpazar | BatenBat |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
igoera
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 18·an - 13:25etan·an
Bergaratik abiatuta San Martzial auzora igoko gara,nekazal turismo etxeraino, andik ormigoizko pista jarraituz 250M bide gurutze bat dago eta eskerrekoa artu bear dugu(eskoriazkoa) gero lurrezkoa igo eta igo 25 minutu ta beste bide gurutze bat dago baserri baten ondoan eta ezkumara jarraituko dugu 25 minutu geroago Asentzioko atseden lekura elduko gara andik aurrera jarraituz errepide nagusira elduko gara(kanpazarretik elgetara doana) bertan monolito bat aurkituko dugu gudarien oroimenez eraikita ta FAXISTEK 2003 URTEAN APURTUA aurrera jarraituz pinudi batetik 20 minutu geroago zabalgune batera elduko gara eta tontorra begi bistan edukiko dugu.