Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
GR 123 Bizkaiko Biraren 7. etapak Ermuan du abiapuntua, eta Kanpazar mendatean helmuga, hurrengo etaparako geratuko den Udalaitzen barrenean. Bi tontorretatik pasatzen da, Erdella eta Intxorta. Etapa erreza dela esan daiteke. Labur xamarra da, eta bideak erosoak dira ibilbide osoan zehar. Bide zuzena aurkitzea erreza da gainera, ondo seinaleztatuta dagoelako eta hartu beharreko bidea zein den erraz antzematen delako ia toki guztietan.
Ermuako herriguneko hegoaldeko ertzetik abiatuta, Ego bailaran gora egiten duen errepidea jarraitu behar da, Aixola urtegira bidean. Autopistaren azpitik igaro eta kilometro erdira, gutxigorabehera, errepidea utzi eta errekaren bila jaisten den bide bat hartzen da. Bide hau hasiera batean errekaren aldamenetik doa, eta gero sigi-saga baten bitartez altuera irabazten du urtegiaren ertzera iristeko.
Urtegia inguratzen duen bidetik metro batzuk egin ondoren, eskuinerantz igotzen den bidezidor bat hartu behar da, gorago doan bide zabal bat harrapatu arte. Bide honek Santamariñezar mendiaren ekialdeko magala zeharkatzen du, aldapa leunarekin.
Erdellako norabidea erakusten duen seinale bat aurkitzean utzi behar da bide hori, Txaboleta lepora eramaten duen bidezidor aldapatsu bat jarraitzeko. Erdellako tontorra gertu dago, jada. Mendibizkarra jarraitu baino ez dago piolet itxurako txartelontzia aurkitzeko.
Kontrakoak beharko lukeela dirudien arren, Erdellatik iparralderantz jaitsi behar da, harik eta mendia ekialdetik inguratzen duen bide bat aurkitu arte. San Urbano ermitarengandik gertu igaro ondoren, Elgeta eta Elorrio batzen dituen errepidea zeharkatu behar da.
Berehala aldaz gora egiten du bideak, hasieran leun. Baina laster gogortzen da aldapa, Intxortako tontorraren bila. Hego-ekialderantz jaitsi behar da, Intxorta-txikiarengandik banatzen duen lepora, eta hau ezkerretara utzita, Gaztelumendi tontorrarekin banatzen duen lepora. Azken hau era ezkerretara utzi behar da, lepotik mendebalderantz jaitsiz.
Bidezidorrak hego norabidea hartzen du, beste lepora iristeko. Hurrengo muinoa ere mendebaldetik inguratu ondoren Elgeta eta Kanpazar arteko errepidera irteten da. Tarte labur batez baino ez da jarraitu behar errepidea, metro batzuk ekialderago errepideari paralelo doan bide bat hartzeko. Berriz ere errepidera itzuli eta berehala utziko dugu, ezkerretarantz abiatzen den bide bat hartzeko oraingoan ere.
Errepidetik aldenduz maldan gora egiten da, hurrengo muinoen arteko lepoak lotuz. Tarte honetan bi megalito aurki daitezke bidetik hurbil, Tranpaluarri tumulua eta Lasarte gain tumulua. Ondoren aldaz behera egiten da, Kanpazar mendatera iritsi arte. Bertan dagoen bentan salda bero bat hartuz emango diogu amaiera ibilbideari.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
gr_123_07_ermua_kanpazar.gpx | 134.2 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig