Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Eritze herriaren IEan eratutako mendartea ezagutzeko ibilbidea. Hainbat gainetatik pasatzen da, gora-behera handirik gabe, baina ez da ibilbide erraza, sasi artean edo sasia ahal den neurrian saihestuz bidea bilatu beharra baitago zenbait pasartetan. Izketa eta Lezeadenea arteko tartea izango da seguraski arreta gehien eskatzen duena, baina beste hainbat lekutan ere estu ibili beharra egongo da, eta uda aurreratua badago zer esanik ez. Makila, galtza luzeak eta guraize batzuk lagungarri gerta daitezke. Ollarnagusitik Izketa aldera joateko berriro errekaren ondora jaitsi eta beheko pista baliatzea egokiagoa izan daiteke, ibilbide honek jarraitzen duen hegian zeharreko pista horretan sasia nagusituta egon baitaiteke (nik nahiko garbi topatu nuen, udaberriaren hasiera zelako).
Eranskina | Tamaina |
---|---|
eritze.gpx | 155.85 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig