Skip to main content

Potentilla alchimiloides

inaxio·k

2010/07/17 - 11:08

Loreak | ©inaxio (20100716)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Potentilla

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak.

Ingurunea
Harkaitzetako pitzadurak eta lauguneak, ugariagoa kare-haitzetan, baita legartzetan, eta, inoiz, uharritzetan ere.
Garaiera
800 m ↔ 2200 m
Banaketa orokorra
Orofito europarra

Hosto pinatisektuak (41,42)

Hosto palmatisektuak, digitatuak edo hirunakatuak (44,45)

Petalo zuriak; akenioek ileak dituzte lotunean, behintzat; 1,3-5(7) mmko estiloa

Petalo horiak; akenio ilegabeak –ez nahastu errezeptakuluaren ileekin; 0,6-1,9 mm-ko estiloa

Errosetako hostoek 5-7 lakain dituzte; loredun zurtoinak tenteak dira, hosto-erroseta baino askoz garaiagoak, eta eskuarki 3 lore baino gehiago dituzte (44,45)

Errosetako hostoek 3 lakain dituzte; loredun zurtoinak gehienetan etzanda daude, ez dira izaten hosto erroseta baino garaiagoak, eta eskuarki 4 lore edo gutxiago dituzte (46)

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak (44)

Hostoen lakainak espatula-itxurakoak dira eta goiko erdian (1)7-9(13) hortz dituzte, handiak, ez elkar-ukitzaileak; petaloak barrurantz okertuta daude, eta sepaloak baino luzexeagoak dira gehienez (45)

Argazki berria erantsi